05-02-2025 Miércoles, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Agate Deunaren egunez, koplak kantatuko dabez kalez kale
04.02.2025

Agate Deunaren egunez, koplak kantatuko dabez kalez kale

Bihar, eguaztena, otsailak 5, Agate Deunaren eguna ospatuko da eta ohikoa danez, bezperan, hau da bihar, otsailak 4, hainbat koru ibiliko da beste hainbat herritan, kalez kale, santa honi koplak kantatzen. Ohiturari eutsiz, Arratiako korua Bilbora etorriko da abestera eta, besteak beste, Begoñako basilikan abestuko dau 11:00etako mezaren ostean. BIhar -otsailak 5, eguaztena-, lau Eukaristia ospatuko dira Kastrexanako Agate Deuna ermitan, hain zuzen be, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00ean. Datorren domekaz, otsailak 9, jaia errepikatu eta 10:00, 11:00 eta 12:00etan ospatuko dira Eukaristiak ermitan eta hamabietakoan On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru.

Oso hedatuta dago Agate Donearenganako gurtza BIlboko Eleizbarrutian. Horren adierazle, aspalditik, urtez urte eta kalez kale kantatzen diran koplak. Ez dira asko bere izenpeko tenpluak Bizkaian eta bakarrik Barakaldoko Kastrexanako auzo bateko parrokian da titularra. Ermitei dagokienez, honeek bakarrik dagoz zutik: Lartuendo (Gordexola), Ipiñaburu (Zeanuri), Bizkarregi (Dima), Lejarza (Izurtza) eta Natxitua (Ea). Karrantza, Sopuerta edo Abadiñokoak desagertuta dagoz. 

Agate Deuna
Cantando a Santa Águeda.