27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Agustin Ortiz eta Josu Jimenez Etxabe klaretarren Garizuma-aldiko berbaldiak
05.03.2024

Agustin Ortiz eta Josu Jimenez Etxabe klaretarren Garizuma-aldiko berbaldiak

Garizuma-aldiko ekitaldien brruan, Agustin Ortiz klaretar fraileak "alkarte abegitsu eta barneratzaile" izatearen inguruan jardungo dau gaur Gernikako andra Mari parrokian, 19:30etan. Berbaldi hau, euskeraz izango da. Beste alde batetik, datorren zapatuz, Garizuma-aldiko erretiroa ospatuko dabe Torre Urizar Pastoral Barrutian, hain zuzen be, San Luis Beltran parrokian, 10:30etatik 13:00era, A. Josu Jimenez Etxabe klaretar misiolari eta Larraona Kolegio Nagusiko kapilauak gidatuta.

Gaur arratsaldez, Agustin Ortiz Gernikan izango da:

Josu Jimenez Etxabe, San Luis Beltran parrokian, zapatuz.

Zapatuz, San Luis Beltran parrokian egingo daben erretiroa, hiru zatitan banatuta egongo da: hasieran, Josu Jimenez Etxabe klaretar fraileak jardungo dau, “Garizuma-aldia zelan bizi” azalduz. Atsedenaldi/hamaiketakoaren ostean, otoitzaldi gidatua egingo dabe banaka eta, amaitzeko, Hitzaren ospakizuna egingo da. 

https://larraona.org/entrevista-a-josu-jimenez-etxabe/

Josu Jiménez Etxabe