22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Alex Andreu: “Eskaut kontsiliario izatea, aukera ederra da”
18.10.2024

Alex Andreu: “Eskaut kontsiliario izatea, aukera ederra da”

'Beti prest!' da eskauten ezaugarria, Alex Andreu abadeari be egotzi deikeoguna. Filosofia beraz hartu dau bere gain Euskalerriko Ekautak Bizkaia mobimentuko kontsiliario-kargua. Kurtso honetatik aurrera II. bikaritzako (Enkarterri) ardurak be bere gain dituan Sergio Buiza I. bikaritzako bikarioaren lekua hartuko dau. Andreuk aukeratzat hartu dau erantzukizun hau, "aisialdia, heziketarako eremu natural, gertuko eta pribilegiatu biurtu leiken sasoian".

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak 30 talde ditu eta hilabete honetatik aurrera kide barria dau ekipoan. Alex Andreuk 2021ean kargua bere gain hartu eban Sergio Buizaren lekua hartuko dau.

Andreu Torre-Urizar Pastoral Barrutiko moderatzaile eta San Adrian taldeko kontsiliario da gaur egun. Aurretik Meatzaldea Pastoral Barrutian jardun eban pastoralgintzan eta han be kontsiliario izan zan, hain zuzen be hiru taldetan: Lurgazte (Ortuella), Meatzalde (Gallarta) eta Goizale (Muskiz).

Ekarpena egin eta ikasi

Alexen ustez, kargu hau hartzea “aukera ona” da eta “ekarpena egiteko” eta “ikasteko” baliagarri izatea gurako leuke. Bere ustez, eginkizun garrantzitsua da, “Barri Ona iragarteko bide barriak bilatzea ezinbesteko dan” eta “gazteak alde batera itzi behar ez doguzan” sasoi honetan. 

Agerraldia ETBn

Joan dan hilean, Alex Andreuk ETBko arratsaldeko programan parte hartu eban bere bokazinoaren inguruko lekukotasuna eskainiz: “No es un rayo de luz que me haya cambiado la vida, sino la misma vida es un caldo de cultivo que te va haciendo ver dónde estás cómodo y quién eres realmente”.