27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Alkarren Barri aldizkariak Egitasmoaren koloreakaz margotu dau 2024a
01.01.2024

Alkarren Barri aldizkariak Egitasmoaren koloreakaz margotu dau 2024a

Alkarren Barri - Comunicación aldizkaria 300. alera gerturatu da, 2024.eko urtarrilaren 1ean 299. aldea kaleratu da-eta. Komunikazinorako sailak urte barria opa deutsue, era batera edo bestera, aldizkariagaz lotura dozuenoi: irakurle, laguntzaile, parrokia, erakunde, iragarle, diseinatzaile, sail, ordezkaritza, inprenta... Eskerrik asko guztioi hogeta hamar urtetik gorako Eleizbarrutiko hedabidea bultzatzeagaitik. Multimedia euskarrian kaleratu dan ale honetan, azken 30 egunez Bilboko Eleizbarrutian nabarmendu dan hainbat gertaera jasoten da. Laster helduko da etxe eta parrokietara paper-euskarrian.

Aurreko urteetan hasitakoak ahaztu barik, urte barria ilusino eta egitasmoz beteta dator. Bilboko Eleizbarrutiak martxan jarri eban Egitasmoa aurton be nabarmenduko da askotariko eremuetan. Horregaitik, Alkarren Barri aldizkariaren urteko lehenengo alean, Bizkaiko Eleizaren mila kolore irudikatzen dituan arrosa-leihoaren koloreak agertzen dira azalean.

Multimedia euskarrian kaleratu dan agerkarian, laguntzaile barria agertzen da: CONFER Bilbao. Eleizbarrutiko lekaide eta lekaimeek euren saila izango dabe hilero aldizkarian, jardunean dan biziera erlijiosoa osatzen daben alkarte eta kongregazinoak ezagutzera emoteko.

Edukiak

2024ko lehen egunean kaleratutako aldizkariak, besteak beste, Bilboko gotzainari Bidebarrieta Kulturgunean egin eutsen alkarrizketaren pasarte batzuk jasoten dira. Ordubete eta erdiko alkarrizketan, On Joseba Segura gotzainak gizarte eta erlejino arloko gaurkotasunezko hainbat gairen inguruan gogoeta egin eban.

Hainbat etorkinen lekukotasunak edo Konstantinoplako Patriarkatuko ordezkariari egindako alkarrizketa be nabarmentzen dira ale honetan.

Lurraldeko bikaritzetako barriak, liturgiari, liburutegiari edo osoko ekologiari eskainitako sailak…, jasotzen dira, besteak beste, 2024ko lehenengo agerkariaren 32 orrialdetan.

Hamasei euroren truke harpidetu eta etxean jaso gura badozu, idazi helbide honetara: komunika@bizkeliza.org