01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aniztasun Erlijiosorako Bilboko Mahaiak Eusko Jaurlaritzaren autorpena jaso dau
19.12.2023

Aniztasun Erlijiosorako Bilboko Mahaiak Eusko Jaurlaritzaren autorpena jaso dau

Atzo, Bilboko bost ekimenek Eusko Jaurlaritzaren autorpena jaso eben etorkinak Euskadin txertatzeko jardunbide onak izateagaitik. Hain zuzen be, Immigrazinorako Lekuko Batzordeak; zurrumurruen aurkako jardunbideak; Aniztasun Erlijiosorako Mahaiak; Emakumea, osasuna eta indarkeria egitarauak eta Score erakundeak. Ekitaldia Azkuna zentroan ospatu zan, 200 lagun inguru batu zala eta etorkinen nazinoarteko egunez. Gehiago jakiteko.

Miguel Angel Esnaola Aniztasun Erlijiosorako Bilboko Mahaiko partaide dan Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak jaso eban, besteak beste, saria erakundearen izenean. Berbaldian adierazo ebanez, gure kale eta plazetan gero eta giza aniztasun handiagoa ikusten da eta horrek “begirada barria, irekia eta itxaropentsua eskatzen deusku. Bilakatzen ari dan bizartea da, amaitu bako prozesuan dagoana, sendatu bako zauri zaharrak eta alkarregaz aurre egin beharreko erronka barriak dituan gizartea”.

Aniztasun erlijiosoa
Miguel Angel Esnaola

Esnaolaren esanetan, Aniztasun Erlijiosorako Bilboko Udaleko Mahaia, bertan ordezkatuta gagozan 10 erlejinoen arteko alkartasun eta senidetasunerako borondatearen adierazpen irmoa da. Zabaltzea eskatzen deusku, “neuretarren” ikuspuntutik ez ezik “besteen” ikuspuntutik begiratzea”.

Azaldu ebanez, Eleiza katolikoa, inposatze eta nagusikeria zabalduta egozan historiatik dator. Bere esanetan, “ezinbestekoa dogu eremu anitzak sortu eta bertan parte hartzea, sormena garatuz, desbardina entzun eta onartuz, ardurakide egingo gaituan hartu-emonaren espiritualtasuna sustatuz, zuzentasuna, guztion ona, bakea eta bizikidetza bilatuz. Nahitaezkoa da, batez be azkenengotzat joten diran pertsonak zaintzea. Eskerrik asko aukera hau eskeintzeagaitik”.

Aniztasun erlijiosoa
Aniztasun erlijiosoa

Etorkinen eguna

2000. urtean, Nazino Batuen Batzar Nagusiak etorkinen nazino arteko egun lez izendatu eban abenduaren 18a. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, iaz hartutako erabakiaren haritik, aurton be autorpena egin deutse etorkinak euskal gizartean txertatzeko esku-hartzen daben lekuko administrazino, erakunde eta ekimenei, euren lana eta jardunbide onak sarituz. 

Sari honeen lehenengo ekitaldia iaz ospatu zan Zarautzen eta aurton Bilbon izan da. Datorren urtean, Guardian banatuko dira autorpenak.

Aniztasun erlijiosoa