Ekainean, hainbat lagunek Bibliari buruzko ezagutza zabaltzeko nahia adierazo eban. Areeta-Romoko Pastoral Barrutitik adierazo dabenez, deialdia egin ondoren, 23 eta 30 urte bitarteko 33 gaztek emon dabe izena.
Hilean behin batuko dira eta Fernando Marcos Areeta-Romo PBko eta Algortako San Nikolas eta San Martin parrokietako pastoral moderatzaileak eta Jose Eizagirre Fede-zabalkunde eta Katekesirako parrokia beretako arduradunak jardungo dabe laguntzaile-lanetan.
Aurtengo kurtsoan, Itun Zaharra landuko dabe eta hurrengoan, Itun Barria.