21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Argia, kolorea eta maitasuna 75. urteurrenekok jardueren hasieran
28.09.2024

Argia, kolorea eta maitasuna 75. urteurrenekok jardueren hasieran

Jardunaldi berezia izan da, alde batetik, 800 lagunetik gora batu dalako Derioko seminario zaharrean eta, bestetik, Bilboko zazpi bikaritzetatik bertara joandako lagunek alkarteen aniztasuna agertzera emon dabelako. Gotzainak bere berbaldian esan ebanez, "esker oneko eguna bizi izan dogu makina bat lagun izan dalako partaide" Eleizbarrutiaren historia luzean. Ezusteko asko izan da egunean zehar eta, gainera, Bizkaiko Eleizarentzat apartekoa dan urte osoan entzungo dan kantua abestu zan lehenengo aldiz.

‘Goazen! 24’ ekitaldi nagusia Seminario Zentrumeko kapera nagusian eta beirateen aretoan ospatu da. Leku bi horreetan, kurtsoari hasiera emoteko bertaratu dan 800 lagun baino gehiago batu da.

Goazen 2024
Beirateen gela

Kurtsoan zehar makina bat jarduera eta lekutan entzungo dan “Geroa marraztu” abesti alai, dibertigarri eta gogoraerraza entzun da lehenengo aldiz.

Los niños y niñas del Txiki-gune han preparado la coreografía para la canción

75. urteurreneko abestia

Gotzainaren berbak

Gotzainak gure inguruko alkarte katolikoaren egoeraren ingurukoak azaldu ditu, besteak beste, esanez: “kristautasun soziala ahuldu egin da, baina uste eta izaera sendoa dauan alkarteari bide emoten ari jako”. On Joseba Seguraren ustez, “hainbat bizigirotan, Jesusengan sinistea gero eta gatxagoa dan neurrian, gero eta gehiago agertzen da bizitzarako kontrako ur-laster lez, bere zilborrari baino begiratzen ez deutsan munduan”. Honen haritik eta etorkizunari begiratuz, dagotzan hamarkadeetan honako gizartea izango dala esan dau: “erabat katolikoa zan gizartearen ordez, fede alkarte txikia izango dogu, kopuruz urria, baina esanguratsua, Ebanjelioak darion bizia erabakiz eta kexa barik, hitzez eta egitez aurkeztuko dauana”.

Intervención del obispo en el acto de inicio de curso
galeria ikusi (34)
Goazen 2024