1. 2023.eko uztailaren 19ko ebazpenak salatuari ezarritako zigorra berretsi egiten dau: 14 hilabeteko espetxeratzea adin txikiko baten aurkako sexu-gehiegikeriazko delituagaitik eta 18 hilabeteko isuna adin nagusiko emakume baten aurkako sexu-gehiegikeriagaitik.
2. Biktimei, kasu biengaitik 4.000 euroko kalte-ordaina ordaintzeko betekizuna ezartzen jako salatuari. Bilboko Gotzaitegia joten da arduradun zibil subsidiariotzat eta, salatuak egin ezean, berak ordaindu beharko dau.
3. Salatuak ez dau helegitea aurkeztu ez zigor honen aurka ezta jarritako kalte-ordainaren aurka be.
4. 2018.eko abenduaren 4an, abadea jentaurreko ministeriotik kendu egin zan eta debejaku egin jakon eleizkizunak ospatzea. Indarrean dira orduan hartutako neurriak.
5. 2018.eko abenduaren 7an, biktimek salaketa jarri aurretik, Gotzaitegiak eta Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak gertaeren barri emon eutsen fiskaltzari
6. Bilboko Eleizbarrutiak alkartasuna adierazoten dau barriro be eta, Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuagaz batera, etenbako laguntza eskaintzen dihardu biktimei, eurei entzunez, ikertuz, onbideratuz eta, batez be, noiz gertatu diran alde batera itzita, edozelango gehiegikeriaren bat jasan dabenen zauriak sendatuz