30-04-2024 Martes, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Lourdeseko Hospitalitatearen kurtso honetarako erretiro eta batzarrak
19.10.2023

Lourdeseko Hospitalitatearen kurtso honetarako erretiro eta batzarrak

Urriaren 13tik 15era Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta Eleizbarrutitik egin dan Lourdeserako erromesaldian 600 lagun inguruk parte hartu dau. Cristina Gorostiza presidenteak azaldu dauanez, taldean joan dira, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Jose Luis Mendez Osasun Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendaria, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko kontsiliarioa eta gaur egun Hospitalitateen Gotzainen Batzarreko Federazinoko presidente dan eta Bizkaiko Hospitalitateko presidente izan zan Pablo Garamendi. 

2023ko erromesaldia Lourdesera
Jose Luis Mendez Osasun Pastoraltzarako EGBko saileko zuzendaria eta Cristina Gorostiza Eleizbarrutiko presidentea
2023ko erromesaldia Lourdesera
Cristina Gorostiza, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Pablo Garamendi Hospitalitateko aurreko presidentea

Erromesek barriro alkartzeko aukera iznago dabe urriaren 27an. Egun horretan, meza ospatuo dabe Bilboko San Nikolas eleizan 13:00an eta, ostean, bazkaria. Joan gura dauanak emon daiala izena 639 15 92 22 telefonora deituz.

2023ko erromesaldia Lourdesera
BIlboko Eleizbarrutitik joandako erromesak

2023ko ekitaldia

Hiru egunez, taldean joan ziran gaixo, erromes eta hospitalarioek otoitz egin dabe eta bizikidetza landu.

2023ko erromesaldia Lourdesera
2023ko erromesaldia Lourdesera

Aurkezpenaren ostean, Eukaristia ospatu eben Santa Bernardette eleizan, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko kontsiliarioa buru zala eta, gauez, argi-zuzien prozesinoan izan ziran.

2023ko erromesaldia Lourdesera
2023ko erromesaldia Lourdesera
2023ko erromesaldia Lourdesera

Zapatuz, haitzuloan ospatu zan meza, eukaristia-prozesinoa egin eta gaixoen bedeinkapena San Pio X basilikan.

2023ko erromesaldia Lourdesera
2023ko erromesaldia Lourdesera

Gotzaina, Bilboko Eleizbarrutitik erromes ziran gazteakaz alkartu zan. Gauez, Hospitalitatearen jaia ospatu eben.

2023ko erromesaldia Lourdesera
2023ko erromesaldia Lourdesera
2023ko erromesaldia Lourdesera

Jente asko batu zan domekaz San Pio X tenpluan meza internazionala ospatzeko. 

2023ko erromesaldia Lourdesera

2023-24 kurtsoa

Kurtso honetan, Hospitalitateak hainbat erretiro ospatuko dau eta baita beste erromesaldi bat be (oraindik ez dira egunak eta lekua zehaztu) eta eguneko txangoa Gaixoaren Pazkoaren inguruan. Berbaldiak be egingo dabez eta dagokion sasoian emongo da guzti honen barri.

Imagen del grupo de la diócesis de Bilbao, en la peregrinación de este año