04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Arkotxako nekaldi bizidunari buruzko erakusketa Eleiz Museoan
03.10.2023

Arkotxako nekaldi bizidunari buruzko erakusketa Eleiz Museoan

Urrian ospatuk dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian. Kultur testuinguru honetan, 150 jarduera inguru ospatuko da 70 herritan. Besteak beste, gaur -urriak 3- hasi eta hilaren 29ra arte, Arkotxako (Zaratamo) pastoral bizidunari buruzko erakusketa ospatuko da Eleiz Museoan, eta urriaren 7, 14, 21 eta 28an nekaldiaren entseguak egingo dira eta gura dauanak joateko aukera dau.

Urtero, urrian emoten dabez Arkotxan lehenengo urratsak nekaldi bizidunaren ospakizunari begira. Berrogeta hamar urte igaro dira nekaldia egiten hasi ziranetik.

Nekaldi bizidunaren “Backstage” 

Oraingoan, eta salbuespen moduan, jarduera honen prestaketarako prozesu luze hori jentaurrean egingo da lehenengo aldiz. Baina ez da Arkotxan izango, Bilboko Eleiz Museoan baino. 2024ko nekaldiaren entseguak ikusteko aukera izango da eta, gainera, ondare bizi honen zehaztasunak ezagutu ahal izango dira erakusketaren bidez. 

Erakusketaren ordutegiak: Martitzenetik zapatura, 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara. Domekaz eta urriaren 12an, 10:30etatik 13:30etara. Astelehenez, itxita.

Nekaldi bizidunaren entseguak Museoko klaustroan:

Hizkuntza: gaztelania

Topagunea: Eleiz Museoa

Egunak: 7, 14, 21 eta 28, zapatuak

Ordutegia: 17:00etatik 18:30etara

Antolakuntza: Eleiz Museoa eta Gaztek-Abi Aisialdiko Kultur Alkartea

Entseguetarak lekua gordetzeko: https://ondareabizkaia.eus/es/actividades-y-experiencias-2023/

 ☎ 944 320 125 A-B 10:30-13:30

Arkotxa. Eleiz Museoa
Imagen de una representación de la Pasión en Arkotxa