22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Arratiako zortzi parrokiak Urkiolara erreguteak egitera
14.06.2023

Arratiako zortzi parrokiak Urkiolara erreguteak egitera

Datorren zapatuz, ekainak 17, Arratia bailarako eleiztarrak Urkiolara joango dira erreguteak egitera. Aurton, Zeanurikoek antolatu dabe, `Bakegile izan gaitezen- Seamos portadores de paz´ goiburuaren haritik.

Santutegira oinez joateko asmoa dabenak goizeko 7:00etan atarako dira Dimatik eta 7:30etan Zeanuritik. Goizeko 11:00etan, meza ospatuko da santutegian, Carlos Olabarri parrokoa buru dala eta Xabier Eskauriatza eta Mikel Azpeitia abadeak alkar-meza emoten dirala. 

Arratiako zortzi parrokietako -Bedia, Lemoa, Igorre, Artea, Areatza, Zeanuri, Uribe eta Dima- eleiztarrak batuta ospatuko dan Eukaristiaren ostean, Zeanuriko dantza-taldeak jardungo dau.

Olabarriren esanetan, “Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoan jasoten dan erronketako baten haritik, bultzada emon gura deutsagu alkarteari. Inguruko eleiztarrek bat egiten dabe erreguteak egiteko eta horrek alkartasuna sendotzea dakar”.

Meza errogatiba
Aurreko urte bateko erreguteak

Errepikapeneko domeka Urkiolan

Oraingoa, aste bete-betea izaten ari da santutegian. Atzo, Paduko San Antonioren eguna ospatu zan,  zapatuz, arratiarrak Urkiolara joango dira erreguteak egitera eta domekaz martitzeneko jaia errepikatuko da. 

Ekainaren 18an, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00an ospatuko dira mezak. Azoka, goizeko 10:00etatik 15:00etara ospatuko da; 12:00etan ospatuko dan Meza Nagusian, Laioako abesbatzak kantatuko dau eta honen ostean herri kirolak izango dira.

Errogabatiba