24-04-2024 Miércoles, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jente ugari batu zan Agate Deuna ermitan
06.02.2023

Jente ugari batu zan Agate Deuna ermitan

Milaka lagun batu zan atzo Kastrexanako Agate Deuna ermitan, ohiko jaia ospatzeko. Aurton, azken ekitaldietan pandemiaren eraginez egitaraua goitik behera aldatu ondoren, distira betean ospatu da Agate Deunaren eguna. Eguraldia lagun, makina bat jente igo zan ermitara eta eten bakoa izan zan egun osoan zehar jentearen joan-etorria.

Eta datorren asteburuan, Agate Deunaren jaia errepikatu egingo da eta hainbat jarduera ospatuko dabe. Otsailaren 11n, zapatuz, taloak egiteko tailerra, lehiaketa gastronomikoa, bazkari herrikoia, kontzertua eta berbena izango dira. Domekaz, otsailak 12, meza ermitan, 11:00etan. Larrazabaleko eskolak zabalduko dira bisita egiteko eta euskal dantzak eta herri kirolak be egongo dira.

Agate Deuna
Agate Deuna

Arratiako abesbatza

Zapatuz, Arratiako abesbatza kalera atara zan Agate Deunari abesteko eta Bilboko hainbat lekutan abestu eban, besteak beste, Begoñako basilikan (irudietan) eta Santiago katedralean. 

Arratiako abesbatza