“Barnezabal” gogarte etxean ospatutako erretiroan, hainbat parrokia alkarteko edade bateko eta besteko pertsonek parte hartu dabe. Azkenean azaldu ebenez, “batzuk eta besteak gure parrokia alkarteetan egoteko, gure inguru, herri eta auzoetan Jainkoaren agerpen izateko deia entzun dogu. Doe eta doakotasunaren lekukotasuna emon gura dogu eguneroko bizitzan, eta eskaintzen doguna ez dago lotuta eskaintza-eskariari, ez da ez erosten ezta saltzen be”.


“Parrokia alkarteen arteko lehenengo erretiro hau Espirituaren airera sortu da eta Espirituaren araberako mobimentu izan gura dau, Barri Onaren zerbitzura gaur eugn mundua hobeto maitatzeko eta zerbitzatzeko”.
Asteburuan, askotariko jarduerak izan dira: gogoeta pertsonala, lekukotasunak, Eukaristia eta otoitzaldiak. Gaztelaniazko taldea sinodo-seneko Eleizaren sinodoaren inguruko Gobela-Galea Pastoral Barrutiko (PB) taldeko kide dan Gabriel Otalora laikoak gidatu dau eta euskerazkoa Jose Mari Kortazar eleizbarrutiko abade eta V. bikaritzako bikarioak.
Amaierako gogoetak: “Alkarte lekukotasun izan gura dogu, Espirituak garoazan familiaren espeientzia barri. Maitasunaren lekukotasun izan eta senidetasunezko esperientzia iraultzaileari hainbeste kalte egiten deutsan ankertasun eta norberekeriaren amesgaiztotik esnatu. Lekukotasun ausarta, Espirituaren indarraz ez deutsegu probaldiei bildurrik. Ezerk ez gaitu Jesusek deuskun maitasunaren esparientzia sakonetik bananduko”.

Antolatzaileek esker ona adierazo deutse IV., V. eta VI. bikaritzetako parrokia alkarteei, Gabriel Otalorari eta Jose Mari Kortazarri, “gure etenbako saiakera eta ahalegina eskatzen dauan prozesu honetan lagun egiteagaitik. Beharbada, daborduko martxan dan “parrokia mobimentu” horren hasiera izan daiteke. Aurrera!”.
Misino-topaketa Berrizen
Maturana aterpetxean ospatutako topaketan, zapatuz, Estela Berrizko Mesedetako Misiolariak bere lekukotasuna emon eban, “Nire lurra, gure lurra”, goiburuaren harira, Jesusen atzetik jarraituz lur honetan giziaren hazi izateari buruz.