19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, omenaldia, heziketa eta batzarrak
29.01.2024

Asteburuan, omenaldia, heziketa eta batzarrak

Joan dan barikuz ospatu eban Euskaltzaindiak batzar nagusia Donostiako Foru Jauregian, 2023an hil diran euskaltzainak, tartean, Jose Mari Rementeria bizkaitar abadea, gogoratzeko. Zapatuz, hainbat taldetako gazteak Barrian batu ziran heziketa-saioan, Pazkoaren garapenean. Zapatuan bertan, "kulturartekotasunezko lokarriak eratuz" topaketa ospatu zan Berrizko Barnezabalen. Atzo -domeka-, Bizian gora - VIda ascendente nagusien mobimentuak antolatuta, "nagusien espiritualtasuna" berbaldia ospatu zan Sestaon eta baba-jan solidarioa Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan. 

Euskaltzaindiaren omenaldia

Lontzo Zugazaga Euskaltzain eta Eleizbarrutiko abadeak gogoratu eban joan dan urriaren 3an hil zan Jose Mari Rementeria abadea. 

Omenaldia Euskaltzaindia
Lontzo Zugazaga
Omenaldia Euskaltzaindia
Omenaldia Euskaltzaindia

Kulturartekotasunezko lokarriak eratuz

“Kulturartekotasunezko lokarriak eratuz” saioa ospatu zan joan dan zapatuz Berrizko Mesedetako Misiolarien (BMM) etxean.

Hasierako otoitzaldia egin eta gero, Marije Calvo pasiotar monja eta Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Migrazinoetarako saileko arduradunak aurkeztu eban gaia ta taldeka banatuta landu eben. Arratsaldez, hainbat etorkinek lekukotasuna emon eban.

Bilboko Corpus Christi parrokiako gazteak, Berrizen

Hirurogei lagun inguruk parte hartu eban saioan, tartean, Ipar-Hegoaldea ikastaroan parte hartzen diharduenak eta Bilboko Corpus Christi parrokiako hainbat gazte. Azkenean nabarmendu ebenez, “asko baloratu ziran gazte honeen presentzia eta euren ekarpenak”. Saioaren bideoa: hemen

“Kulturartekotasunezko lokarriak esratuz bategitearen espiritualtasunetik”

Gazteen Pazkoak

Zapatu goizez, Eleizbarrutiko hainbat taldetako gazteek Pazkoaren garapenari buruzko heziketa-saioan parte hartu eben, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariaren gidaritzapean. Pazko-hirurreneko sinbolo eta esparruak azaldu ziran. Martxoaren 2an ospatuko da hurrengo saioa.

Saioa gazteak pazkoak
Saioa gazteak pazkoak

Nagusien espiritualtasuna

Bizian gora – Vida ascendente mobimentuko Sestaoko taldeak berbaldi-saioa ospatu eban atzo Jesusen Bihotza parrokian, “nagusien espiritualtasuna” gaiaren inguruan. 

Estrella Moreno ETPIko zuzendariaren gidaritzapean, PBko nagusi batzuk “entzun eta gogoeta egin eben urte luzetako bizitza eta esperientziari buruz, bizitzaren gorabehera eta etorkizunari aurre egiteko, beti ere garan lez maite gaituan, eta bizitzako une baten, gizakiok egiterik ez doguna egiten dauan Jainkoaren eskutik eta Jainkoarengan uste osoa jarriz”, Marisa Quintano Fede-zabalkunde eta Katekesirako Sestaoko arduradunak azaldu dauanez. “Bere eskuetan jarri, beti lagunduta sentitu eta, batez be uste sendo bategaz: lagun bakotxa, urte pilagaz eta Jesusen eskutik jo eta su, sekulakoak gara!”.

Bizian Gora. Sestao
Bizian Gora. Sestao
Bizian Gora. Sestao

Baba-jan solidarioa, San BIzente parrokian

 

 

San Bizente egunaren -urtarrilak 22- inguruko jardueren artean, joan dan zapatuz, urtarrilak 27, baba-jan solidarioaren ekitaldi barria ospatu zan Abandoko San Bizente Martiria parrokiako “Bengo-Leku” lokaletan. Larogeta hamar lagun inguru -familiak, adiskideak, gazteak…- batu zan, alkartea sustatzeko eta Mufungaren Adiskideak Fundazinoarenegitasmo solidarioei laguntzeko.

Hasteko, otoitzaldia egin zan eleizan eta, ondoren, pintxo batzuk jan ebezan eleizpean. Boluntarioek prestatutako baba-janaren ostean, zozketa be egin zan, pelikula ikusi eben eta txikienak jolasean aritu ziran.

Aurreko ekitaldietan lez, batutako diru guztia Mufungaren Adiskideak Fundazinoak Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduan egitasmoetara (heziketa, osasuna, umeak, azpiegiturak…) zuzenduko da. 

Baba-jan solidarioa. Abandoko San Bizente Martiria
Baba-jan solidarioa. Abandoko San Bizente Martiria
Baba-jan solidarioa. Abandoko San Bizente Martiria
Baba-jan solidarioa. Abandoko San Bizente Martiria
“Tejiendo lazos de interculturalidad desde una espiritualidad del encuentro”