28-09-2024 Sábado, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuko ekitaldiak
27.05.2024

Asteburuko ekitaldiak

Sendotzak, bateoak eta jaunartzeak Areetako Mesedetako Ama eta Santa Ana parrokietan

sendotzak, jaunartzeak, bateoak Areetan

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan barikuz Areetako Mesedetako Ama parrokian ospatu zan 19 lagunen -gazteenak 17 urte eta nagusienak 60 inburu- sendotzan eta 3 bateotan.

sendotzak, jaunartzeak, bateoak Areetan
sendotzak, jaunartzeak, bateoak Areetan
sendotzak, jaunartzeak, bateoak Areetan
sendotzak, jaunartzeak, bateoak Areetan

Hamaika eta hamahiru urte bitarteko 14 gaztetxoren jaunartzeak Areetako Santa Ana parrokian, atzo -domeka-. Mesedetako Ama eta Santa Ana parrokietako ospakizunak !jai-giroan ospatu ziran eta jentearen partaidetza nabarmena izan zan. Horrek itxaropenez beteten gaitu, gure Eleiza bizirik dalako”., inoan Fernando Marcos parrokoak amaieran.

Sendotzak Errekalden

Zapatuz, maiatzak 25, zazpi helduk eta zazpi gaztek sendotzaren sakramentua hartu eben. On Joseba Segura gotzaina buru zala egin zan ospakizuna.

Sendotzak Errekalde

Sendotza hartu ebenak alkarteko hainbat taldetakoak dira. Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) arduradunen esanetan, “adinean aldea izan arren, ibilbideak desbardinak badabez be, eraginkortasunez parte hartzen dabe alkartean taldeen bidez eta hainbat jardueratan”. Esate baterako, “azken urtean euren bizitzak batera jarri dabez, kristau konpromisoan eta sakramentu honen esanahian sakonduz”.

Agun batzuk aurretik alkartu ziran, alkar ezagutzeko, bakotxak bere prozesuaren ingurukoak azaltzeko eta daneek batera zapatuko eleizkizuna prestatzeko.

Klausurako ordenen jaiaren ospakizuna Durangon

Atzo -domeka- Eleizak ‘Pro orantibus’ eguna ospatu eban, hau da, klausurako monja eta monjeen eguna. Eleizbarrutiko klausurako ordenen alkarteen lehenengo biltzarra ospatu zan klaratarren Durangoko monasterioan. 

Pro orantibus
Gotzaina monjakaz

Kontzertua Bilboko San Bizente Martiria eleizan

Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak sustatzen daben Bilboko Korala Gertutik zikloak zortzigarren ekitaldia ospatzen dihardu. Doako sei kontzertu antolatu dabez hori dala-eta hainbat barrutitan, maiatzean eta ekainean.

Ziklo horretako hirugarren kontzertua ospatu zan atzo Abandoko San Bizente Martiria eleizan, ahalmen-urritasunen bat dabenei euren talentua agertzeko aukera emoten deutsien koru honeek protagonista zirala: Gorabide korala, Alai abesbatza -Gaude Bizkaia alkartearena- eta Logroñoko ‘Igual a ti’ abesbatza. aquí

San Bizente Bilbao
San Bizente Bilbao
San Bizente Bilbao

Koral kontzertua Zamudioko San Martin eleizan

Seber Altube koralak (Gernika), Zamudioko kamara koralak, Algortako Itxartu abesbatzak eta Zamudioko Zoli abesbatzak parte hartu eben ekitaldian.

Koral kontzertua Zamudion

Santa Marina ospitalearen autorpena Agustin Podka Eleizbarrutiko abadeari

Agustin Podka
Agustin Podka

Esker ona Kamerunetik Afrikaren egunean

Maiatzaren 25ean, zapatuz, Afrikaren eguna ospatu zan. Jose Angel Agirre misiolariak bideoa bialdu eban Bafoussametik (Kamerun), aurton Gernikan lehenengo jaunartzeetan egin daben keinu solirarioa eskertuz. Orain arte, 1.866 euro batu dabez Agirrek laguntzen dauan hainbat egitasmorako.

Gernikako Errenteria auzoko San Bartolome parrokiako sendotako taldeko kideen bisita Harribide fundazinora jakien kanpaina dala-eta.

Gernika Harribide

Markinan, amaitu dabe kurtsoa katekesian

Asteotan amaitzen dihardue katekesiko kurtsoa Eleizbarruti osoan. Asteburuan, Markinan ospatu dabe kurtso amaiera.

Kurtso amaiera katekesian, Markinan

Bidezko merkataritza Corpus Christi parrokian

Hileko asteburu baten bidezko merkataritzaren eguna ospatzen dabe Corpus Christi parrokian. Atzo izan zan eta eleizaren kanpoaldean ospatu eben.

Corpus Christi. bidezko merkataritza
Confirmaciones en Las Mercedes, de Las Arenas.