21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilbon, gora egin dau ikusleen eta prozesinoetan parte hartu daben kofradideen kopuruak
11.04.2023

Bilbon, gora egin dau ikusleen eta prozesinoetan parte hartu daben kofradideen kopuruak

Bilboko Kofradien Ermandadeak aurtengo Aste Santuaren balantzea egin dau, 14 prozesinoetan, Kurutze-bidean eta Alde Zaharreko kaleetako pausoen erakusketan ikusleen eta parte hartu daben kofradiakideen kopuruak gora egin dauala nabarmencuz. Ekitaldi honetan, gainera, lehenengo aldiz atara da Jesus Cepedaren "Kristo Berbiztua" -2022ko Eleiz Artelanik Onena izendatu dabe- Pazko-eguneko prozesinoan. Gainera, aurton, pauso gehiago eroan dabez lepoan.

Bilbotar Aste Santua Bilboko ohiturarik zaharrena da. 469 urteko historia dau, eta, joan dan martxoaren 30ean Bilboko Udalbatzak onartu eban lez, Euskal Auronomia Erkidegoko (EAE) kultur ondare immaterial izendatzea proposatu da.

Kofradien Ermandadeak egunotan garatutako egitarauari amaiera emoteko, Pazko-egunez, Jesus Cepeda sevillar irudigilearen Kristo Berbiztuaren irudi ikusgarria atara eben prozesinoan. Argi eta Berbizkundearen Prozesinoan atara aurretik, On Joseba Segura Bilboko gotzainak irudia bedeinkatu egin eban, irudigilea bera aurrean zala.

Egun honeen aurretik, prozesinoetako martxen kontzertua ospatu zan, Bilboko Udal Banda protagonista zala, Alde Zaharreko Kurutzea kaleko Joan Santuak eleizan, tenplua jentez lepo zala, eta 1947an sortutako Bilboko Nazaretarraren Kofradiaren 75 urteko historiako gertaera nagusiak eta bitxikeriak jasoten dituan “Sentimiento y Tradición” Alberto Lopez Echevarrietaren liburuaren aurkezpena.

galeria ikusi (28)