Aurtengo ekitaldian autorpena jasoko daben emakumeak:
Daniela Areli Arriaga Martínez, orain dala 32 urte Mexikon jaiotako emakumea. Kimikaria, botikaria eta biologoa, Norai alkarteko alkarteko kide da. Danielak sormena garatzeko tailerrak gidatzen ditu ahuleziazko egoeran dagozan familietako txikientzat. Garapen-egitasmoa be badau eskuartean, Karrantzan garatzeko helburuagaz.
Txaro Dañobeitiak Liturgiaren arlotik ospakizunak zaintzen dabezan eta Jaunaren Eguneko ospakizunak gidatzen dabezan emakumeei ipiniko deutse aurpegia.
Ana Zugazak. Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko lehenengo emakume predienteordeak eta eleizbarrutiko batzar nagusiaren kontalariak ardurakidetasun eta aitzindaritzarako egitekoetan diharduen emakumeen izenean jasoko dau autorpena.
Isa Matilla. Ekuadorren irakasle eta misiolari dan emakume honek misinoko lurraldeetan heziketatik mundua aldatzen lagundu daben emakumeen aurpegia izango da ekitaldian.
Loli Asua. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kidea eta Fede eta Justizia komunidadeari lotuta dagoana da aurton autorpena jasoko dabenetako bat. Heziketagaz konprometitutako emakumeak ordezkatuko ditu.
Consuelo Puente.Jakinbide liburu-dendako langile izan da hasieratik eta kulturaren arlotik ebanjelizazinoan lagundu daben emakumeen izenean jasoko dau autorpena.
Mari Carmen Hernández. Bake eta Adiskidetzerako batzordeko biktimen taldeko kide da eta gizarte-politika arloan konrpometituta dago. Arlo honetan egon diran edo dagozan emakume guztien ordezkari izango da.
Goyi Rivera. Osasun Pastoraltzako eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan Hargindegi zentroko boluntarioak gizarte-karitate arloko emakumeak ordezkatuko ditu.
Ekitaldi berezia Begoñan
Zortzi emakumeek, hasieratik “martxoak8mujeres” autorpenaren ikur dan oinatza jasoko dabe. Toño Valdivieso artistak egindako lamina da.
Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, ekitaldi berezia egin da: esk aintza berezia Begoñako Amatxuren oinetan. Ekitaldiaren bezperetan, Daniela Areli Arriagak “oinatzaren” koadora eskaini eutsan Bizkaiko zaindariari.
Gaur eguediko saioa Javi Onaindia Bizkaia Irratiko eta Bilbo Herri irratatiko zuzendariak gidatuko dau. Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) ikasle dan eta Ainhoa Zuluetagaz batera (Euskalerriko Eskautak Bizkaia) 75. urteurreneko abestiari ahotsa jarri deutsan Naiara Trifol abeslariak girotuko dau ekitaldia.