Jone Ozerinjauregi Unibertsitate Eskolako zuzendariak eta bere taldeak deituta, ikastegiko familia handia batuko da gaur urteurrena ospatzeko.
📅 BAM Irakasle Eskolak 75. Urteurreneko ospakizun ekitaldi nagusia egingo du ekainaren 28an🎉
— BAM (@bam_eus) June 27, 2024
👥 Ekitaldiak, BAMeko agintariak, gizarteko arlo desberdinetako eragileak eta, batez ere, urteetan zehar hezkuntza komunitate hau osatu eta eraiki duten kideak batuko ditu.#BAM #75urte pic.twitter.com/Z9KMbNNw3U
Gaurko ekitaldiak amaiera emongo deutse Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskolak (BAM) urteurren esanguratsu hau dala-eta ikasturte osoan egiten diharduan jarduerei. Joan dan hilean, Eskolak heziketa-sistemaren bilakaera eta etorkizunari buruzko 24 gogoeta jasoten dituan liburua aurkeztu eban.

Historia
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola 1948an sortu zan. 1973an, Eleizbarrutiko unibertsitate eskola bihurtu zan. Urte honeetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako 10.000 irakasle baino gehiago prestatu da askotariko ikasketa-planakaz eta testuinguru eta errealidade historiko anitzetan.