30-12-2024 Lunes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Barakaldon, 20 kontzertutik gora Santa Zezilia egunaren inguruan
16.11.2023

Barakaldon, 20 kontzertutik gora Santa Zezilia egunaren inguruan

Gaurtik azaroaren 26ra arte, Barakaldoko udalak, koralen, abesbatzen, udal banden eta herriko musika-taldeen laguntzagaz, hainbat jarduera antolatu dau Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna -azaroak 22- ospatzeko.

Hamar egunez, kontzertuak, abesbatzen kaleko emonaldiak, kalejirak…, ospatuko dira.

Barakaldoko abesbatzek esku-hartu dabe egitarauaren eraketan: Kantarte korala, Lagun Beti abesbatza, Zigor korala, Barakaldoko orfeoia eta Schola Cantorum. Tartean izango dira, gainera, musika eta txistu bandak eta udal kontserbatorioko ikasleak.Eta beste alkarte batzuk be lagunduko dabe: Palentziako etxeko ‘Amanecer’ abesbatzak, ACAPK Parkinson abesbatzak, gitarraren adiskideek, Hala Dzipok, Laguntasunak, dultzainen eskola-tailerrak eta Ibarra Kalduk. 

EGITARAUA

  • Azaroak 16, eguena

    • 20:00etan, Barakaldoko txistularien udal bandaren kontzertua Barakaldo antzokian (2. aretoa). Ugaitz Prestamo (Barakaldoko udal kontserbatorioko ikaslea) izango da txistulari gonbidatua.
  • Azaroak 17, barikua

    • 19:00etan, kontzertua Barakaldoko kontserbatorioko ikasleen eskutik, Clara Campoamor zentro zibikoan.
    • 19:30etan, Barakaldoko orfeoiaren kontzertua, Teresa Donea eleizan
  • Azaroak 18, zapatua

    • 20:30etan, Kantarte abesbatzaren kontertua, Naia Duñabeitia (txirula), Imanol Gallazagoitia (gitarra), Miriam Cepeda (pianoa) eta Ander Larrauri (perkusioa) lagun dirala.
  • Azaroak 19, domeka

    • 12:00etan, Zigor koralaren kontzertua Jesusen Bihotza eleizan (Retuerto).
  • Azaroak 22, eguaztena

    • Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna. Musikariaren nazinoarteko eguna. 

    • 19:00etan, Palentziako etxeko Amanecer abesbatzaren eta ACAPK Parkison abesbatzaren kontzertua Clara Campoamor zentro zibikoan.
    • 19:00etan, musika-kalegira Gernikako Arbola-Foruen pasealekua, gitarraren adiskideen eskutik.
    • 19:00etan, kalegira Lutxana-Llano, Lutxanako dultzainen taldearen eta Amaia dantza-taldearen eskutik.
    • 19:30etan, Gurutzeta. Zigok koralaren kalejira
    • 19:30etan, Beurko-Bagatza, kalejira Ibarra-Kaldu taldeko txistulariakaz.
    • 19:30etan, San Bizente auzoan, Laguntasuna fanfarriagaz kalejira
    • 20:00etan, San Bizenten, Schola Cantorumen kantaldia
    • 20:00etan, Foru paseoa-Zaballa, kalejira Lagun Beti koralagaz
  • Azaroak 23, eguena

    • 20:00etan, Gernikako Arbola-Bide Onera plaza, Barakaldoko orfeoiaren kantaldia
    • 19:30etan, San Vicente. Hala Dzipoga musika kalejira
  • Azaroak 24, barikua

    • 19:00etan, “Pasodoble eta boleroak” emonaldia gitarraren adiskideen eta Gitar-zaleak taldearen eskutik Clara Campoamor zentro zibikoan.
    • 19:00etan, Barakaldoko kontserbatorioko ikasleen kontzertua, kontserbatorioan.
    • 20:00etan, “Zarcuela: Antología musical” kontzertua Barakaldoko udal bandaren eskutik Jesus Guridi eta Pablo Sorozabalen piezak entzungo dira besteak beste. Barakaldo antzokian, sarrera doan (gonbidapena behar da, leihatilan, 18:00etan).
  • Azaroak 25, zapatua

    • 20:30etan, Lagun Beti eta Lagundi (Bilbao) abesbatzen kontzertua San Jose eleizan.
  • Azaroak 26, domeka

    • 12:30etan, Schola Cantorumen, Bilboko Rossini abesbatzaren eta Ars Canticum Ensembleren kontzertua, San Bizente eleizan.
Santa Zezilia 2023 Barakaldo