“BAS. ERLEJINO-MUSIKA 2025” JAIALDIAREN PROGRAMAZINOA
La Ritirata. Apirilak 10, eguena
The Tallis Scholars. Apirikak 11, barikua
London Handel Players. Apirikak 12, zapatua
Bilboko Koral Alkartea. Apirilak 13, domeka
La Spagna. Apirilak 14, astelehena
Gaur -apirilak 10, eguena-, La Ritirata taldeak “Amor místico”, besteak beste, Duron, Torres, Hidalgo, Cabanilles edo Sances, espainiar eta italiar musikagileen errepertorioa eskainiko dabe, Jesusen Teresa Donearen, Kurutzeko San Joanen,Maria de Zayasen eta Lope de Vegaren olerki mistikoagaz nahastatuz.
Barikuz, apirilak 11, Palestrinaren sorreraren 500. urteurrenean, The Tallis Scholars britaniar taldeak ezezagun samarra izan arren, bikaina dan meza eta musikagilearen beste lan nabarmenen bat edo beste eta Orlandus Lassusen besteren bat interpretatuko ditu.
Zapatuz, apirilak 12, London Handel Players taldeak barroko berantiarraren adierazgarri diran Bachen kantata erlijiosoak interpretatuko ditu.
Apirilaren 13an, Bilboko Koral Alkarteak ‘Valentín María de Zubiaurre (1837–1914) Música para el Convento de San Antonio de Durango’ egitasmoa aurkeztuko dau -ehun urtetik gora komentuan gordeta emon ondoren-. Bizkaitar musikagileak komenturako konposatu eban lanaren garrantzia nabarmenduko da.
Apirilaren 14an, astelehenez, Alejandro Mariasek zuzendutako La Spagna, taldeak emongo deutso amaiera jaialdiari, “Lamenti di donna” kontzertuagaz. Askotariko eginkizun eta egoerak dabezan sei emakumeren ikuspuntuak zeharkatuko dau emonaldia.