Begoñako Amatxu eta Umea, bederatziurrenerako apainduta
Atzo, XVI. gizaldiaren hasieratik beteten dan ohikunea burutu zan Begoñako basilikan. Mariaren Zeruratzearen eguna baino bederatzi egun aurretik, soingaineko zuriaz apaindu ebezan Amatxu eta Jesus Umea. Astelehenetik barikura 11:00 eta 19:00etan, eta domeka eta jaiegunez 10:00, 12:00, 13:00 eta 19:00etan, eguneroko mezetan ospatuko dan bederatziurrenak Bilbon eta Bizkaian oso sustraituta dagoan jai liturgikoari begira jarten gaitu. Aurton Amatxuren etxera hurreratzen diranek uztailean egindako 12 zundaketen arrastoak ikusi ahal izango dabez. Izan be, oinarrizko harkaitzaren sakonera eta giza okupazinoaren geruzak zehaztu guran dabilz. Ignacio Fernandez parrokoak adierazo dauanez, "indusketa arkeologikoa urtarrilean hasiko da eta, Jainkoari esker, tenplua ez da itxiko eta eleizkizunak egiten jarraituko dogu".
Gaur hasi da Bizkaiko parrokia guztietan ospatuko dan abuztuaren 15eko jaiegunaren aurreko bederatziurrena. Begoñako basilika da fededun gehien erakarten dauan tenplua. Jente askok deutso debozinoa lurraldeko zaindariari eta, hori dala-eta, meza ugari ospatzen da bertan, bezperatik hasita. Eguneko lehenengo ospakizuna, goizaldeko lauretan da. Ohikoa danez, lagun asko eta asko oinez hurreratuko da Bizkaiko makina bat lekutatik basilikaraino, eleizkizunik goiztiarrenean parte hartzeko.
Irudia apaindu
Atzo jarri eutsen Amatxuri gainjantzi zuria. Abuztuaren 15eko jai liturgikorako apainduta dago, beraz. Belus gorriko gainjantzia Mendekosten ipinten jako eta urdina, Sortze Garbiaren egunez.
Indusketa arkeologikoa, urtarrilean
Basilikako parrokoaren esanetan, batek baino gehiagok deitu izan dau basilikara, indusketaren inguruan galdetuz. “Lasaitasuna helarazo gura deutsegu, ez da-eta etenik izango eleizkizunetan. Diputazinoak uztailean egin ebazan lehenengo zundaketak eta indusketa bera ez da datorren urtera arte hasiko”.
Usamos cookies en nuestro sitio web para brindarle la experiencia más relevante recordando sus preferencias y visitas repetidas. Al hacer clic en "Aceptar, acepta el uso de todas las cookies. Sin embargo, puede visitar "Ajustes de Cookies" para proporcionar un consentimiento controlado.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia mientras navega por el sitio web. De estas, las cookies que se clasifican como necesarias se almacenan en su navegador, ya que son esenciales para el funcionamiento de las funcionalidades básicas del sitio web. También utilizamos cookies de terceros que nos ayudan a analizar y comprender cómo utiliza este sitio web. Estas cookies se almacenarán en su navegador solo con su consentimiento. También tiene la opción de optar por no recibir estas cookies. Pero la exclusión voluntaria de algunas de estas cookies puede afectar su experiencia de navegación.