16-10-2024 Miércoles, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Begoñako Amatxuren eguna
11.10.2024

Begoñako Amatxuren eguna

Gaur -urriak 11, barikua-, Bizkaiko Jaurerriko zaindari dan Begoñako Amatxuren Eguna ospatzen da. Santutegian, goizeko 9:00etan ospatuko da lehenengo meza eta hurrengoak 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan (Meza Nagusia, On Joseba Segura Gotzaina buru  dala -zuzeneko emonaldia web honen eta TeleBilbao katearen bidez) eta 13:00ean izango dira. Arratsaldez, 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan ospatuko dira Eukaristiak. Basurtuko Beti Jai Alai taldeak 20:00etako mezan 'Ezpata-dantza' dantzatuko deutso Begoñako Andra Mariari .

Misinoetarako Begoñako parrokiako taldeak postua jarriko dau Kongoko artisau-lanakaz basilikaren aldameneko arkupeetan eta han gatutako dirua Kongoko EDan garatuko diran egitasmoetarako izango da. Lañomendiko monjek eurek prestatzen dabezan gozokiak salduko dabez.