26-06-2024 Miércoles, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Begoñako basilikako organistak Gasteizen jardungo dau gaur
13.06.2024

Begoñako basilikako organistak Gasteizen jardungo dau gaur

Barikura arte -ekainak 14-, Arabako Organo-jaialdiaren XXXVIII. ekitaldiaren barruan, hainbat kontzertu ospatuko da Vitoria-Gasteiz, Agurain, Bastida eta Villabuenan. Gaur egungo organistarik onenetako batzuk jardungo dabe, besteak beste gaur iluntzeko 20:30etan Vitoria-Gasteizko Karmeneko Ama komentuko eleizan kontzertua eskainiko dauan Miriam Cepeda Begoñako basilikako orgainista titularrak. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte.

Miriam Cepeda organistak organoa joko dau eta Arantza Abianek zuzendutako ‘Filingrana vocal’ taldeko emakumeek abestuko dabe.

Pantaila erraldoia jarriko dabe, bertaratutakoek kontzertuan parte hartzen diharduen artistak ikusi daiezan.

Egitaraua

J. Rheinberger (1839-1901)
Drei lateinische Hymnen:
Regina coeli
Adoramus te
Ave vivens hostia

G. Fauré (1845-1924)
A. Messager (1853-1929)
Messe des pêcheurs de Villerville:
Kyrie
Gloria
Sanctus
O salutaris
Agnus Dei

F. Poulenc (1899-1963)
Litanies à la Vierge Noire

F. Mendelssohn (1809-1847)
Drei moteten für Frauen Stimmen:
Veni Domine
Laudate pueri
Domenica post pascha
Surrexit pastor bonus (coro)
Tolerunt Dominum meum (duo)
Surrexit Christus spes mea (solo)
Surrexit Christus spes mea (coro)

Bilboko Karmelo eleizako organoa eta Gasteizkoa sasoi eta estetika berekoak dira, Gasteizkoa, A. Cavaille-Collena, 1884an eraikitakoa eta Bilbokoa 1894an. Biak ala biak handiagotu eta elektrifikatu ebin ebezan hirurogeita hamarreko hamarkadan.

Gasteizko Karmeneko Ama komentuko organoa
Gasteizko Karmeneko Ama komentuko organoa
Gasteizko Karmeneko Ama komentuko organoa
Gasteizko Karmeneko Ama komentuko organoa

Jaialdian, musika-tresna honi esker, arabar arte ondare baliotsuaren aberastasuna agertzera emoten da.

Miriam Cepeda
Miriam Cepeda

Ekitaldi honetako egitarauari amaiera emoteko, bihar -barikua- Matteo Imbrunok kontzertua eskainiko dau 19:00etan, Villabuenako San Andres Apostolua eleizan.

Gehiago jakiteko: hemen

Miriam Cepeda