22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 “Bide guztiak Artxibora doaz”, Ondarearen Europako Jardunaldietan
21.10.2024

“Bide guztiak Artxibora doaz”, Ondarearen Europako Jardunaldietan

Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan geratu bako jarduera dabe. Alde batetik, Oroimen Demokratikoaren Legea dala-eta -2025eko urrira arte zabaldu da epea-, makina bat lagun bateo-agiria eskatzen ari da atzerritik; horrezaz gainera, parrokietako agiriak gorde eta zaintzeaz, horren ikerketaz eta zabalkundeaz arduratzen dira egunez egun. Euskadin gehien erabilten dan artxiboa da. 

Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (AHEB-BEHA) izango da hizlaria. Radio Popular-Herri Irratian egin eutsen alkarrizketan adierazo ebanez, berbaldian, “artxiboan dagozan askotariko agiriak ezagutzera emoteaz batera, ikerketarako emoten dabezan aukerak azalduko dodaz”.

Barrosoren esanetan, agiriek, galderen arabera, askotariko erantzunak emoten deuskuez: “Eleizen bizitza, eleiztarrena, ekonomia, eguraldia, artearen historia, jabetza baten mugak, paper-mota, tinta, idazteko modua, ohiturak…, ezagutu daitekez. Horregaitik, bide guztiak artxibora doaz”.

Ez da betiko berbaldia izango, bertaratutakoek be esku-hartzeko aukera izango dabelako eta agiriak zuzenean ikusiko diralako.

Icaro zentroa

Ekitaldia amaitzeaz batera, ICARO historiaren interpretazinorako zentroa ezagutzeko aukera izango da. ICAROk 14 urte beteko ditu azaroan eta 2004an artxiboko zerbitzu digitala martxan jarriz zabalkunde eta eraldaketa digitalaren aldeko apustua da.

Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia