26.10.2026

Bidezko merkataritzari buruzko jardunaldiak, ehungintzaren inguruan

Datorren eguenez, urriak 29, Bidezko Merkataritzaren III. Jardunaldiak osptuko dira Bilbon, "Ezkutuko jostura barik" goiburuaren haritik. EDE FUNDAZIOAren egoitzan   (Manuel Allende Kalea, 10, Bilbao) izango dira, 9:30etatik 14:00etara. Bazatoz?

Ehungintzan gardentasuna eta duintasuna agertzeko eta horren inguruan gogoeta egiteko eremu izan gura dau.

Egitaraua:

  • 09:30 – Ondoetorria 

  • 10:00 – Mahai-ingurua:

    • Montserrat Alvarado eta Karla Nohemy Ortiz de Perez (MT Emakumeak El Salvador eraldatzen)

    • Karina Perla (Artisaua eta Estudio 14 denda-tailerreko arduradunetako bat)

  • 11:30 – 12:00 – Atsedenaldia

  • 12:00 – 13:30 – Tailerrak batera:

    • Upcycling teknikak Airi Ferreren eskutik

    • BIoehunak: Naturagaz diseinatuz, Adele Orcajadaren eskutik

  • 13:30 – 14:00 – Amaiera

Antolatzailea: Bidezko Merkataritzarako Sarea, Bilboko Udalaren laguntzagaz.

Izen-emoteak: Leku mugaruak. Emon izena honako honegaz batera agertzen dan karteleko QR kodea eskaneatuz edo izena emoteko estekan klik eginez. 

Bidezko merkataritza
https://forms.gle/zicaYDyPGUNKKBHC7

Zain gaukazuz moda bidezko eta jasangarriagoa sustatzeko!