11-02-2025 Martes, V semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko Eleizbarrutia, “Norentzat naz?” bokazinoen inguruko biltzarrean
07.02.2025

Bilboko Eleizbarrutia, “Norentzat naz?” bokazinoen inguruko biltzarrean

Bilboko eleizbarrutiko 25 lagun joan dira Madrid-Arena aretoan gaur hasiko dan "Norentzat naz?" bokazinoen inguruko biltzarrera. Misinora deitutakoen batzarra domekan amaituko da eta hainbat eleizbarrutitako, kongregazino erlijiosotako eta laikoen mobimendutako 3.000 lagun inguru batuko da bertan, Espainiako Gotzainen Batzarraren deialdiari erantzunez.

#NorentzatNaz goiburuaren haritik, biltzarrean bokazino bereizketarako argibideak aurkitu eta eleiz egitekoagazko konpromisoa sendotu nahi da.

Partaidetza eraginkorra Bizkaitik

Hogeta bost lagun joan dira eleizbarrutitik, gazteak, helduak eta Confer Bizkaia erakundeko kideak, Esti Duran eta Juan Reyerok zuzentzen daben Bokazino Pastoraltzarako taldeak lagunduta eta sustatuta. 

Aurretik, biltzarra prestatu izan dabe, “bokazinoen inguruan gogoeta eginez eta esperientziak batera jarriz, biltzarrera irekitasunez eta alkarrizketarako eta bereizketarako prest joateko”.

Biltzarrari hasiera emoteko, otoitz-ekitaldia izango dabe gaur. Bihar, zapatua, tailerrak izango dira, lekukotasunak eta gaueko jaialdia. Amaitzeko, domekaz, Eukaristia eta bialketa ospatuko dabez.

Misinoan hazteko eremua

Biltzarrean, Jainkoak gutako bakotxari egiten deuskun deiaren eta dei horri alkartean erantzuteko eren inguruan gogoeta egiteko aukera izango dabe.

Esperientzia honen inguruan gehiago jakiteko, web ofizialera jo: www.paraquiensoy.com