03-07-2024 Tomás, apóstol
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko gotzainak lehenengo aldiz parte hartuko dau Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorrean
01.07.2024

Bilboko gotzainak lehenengo aldiz parte hartuko dau Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorrean

Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Batzorde Iraunkorrak bere 267. batzarra ospatuko dau uztailaren 2 eta 3an Gotzainen Batzarrak Madrilen dauan egoitzan. Batzorde honen lehenengo batzarra izango da martxoko osoko bilkuran karguak barritu ziranetik. Adin txikikoen babeserako bulegoetako koordinazino eta aholkularitzarako zerbitzuak egin dauan Eleizan izandako sexu gehiegikerien biktimen osoko erreparazinorako egitasmoa landuko dabe, besteak beste. Bilboko gotzainak lehenengo aldiz parte hartuko dau Batzorde Iraunkorreko kide lez, aitatutako Osoko Bilkura haretan Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordeko presidente izendatu ebelako.

Mons. Jesus Vidal Seminarioetarako Gotzain Azpibatzordeko presidenteak Espainiako seminarioen erabarritzerako erizpideen garapenerako zirriborroa aurkeztuko dau batzordean.  

Fedearen Doktrinarako Gotzain Batzordeaak egoera irregularrean dagozan bikoteen eta sexu bereko bikoteen gaineko bedeinkazinoai buruzko agiria aurkeztuko dau. Gainera, Nizeako Kontzilioaren 170. urteurrena dala-eta, Gotzainen Batzarrak Adierazpena egitea eta ospakizun ekumenikoa bultzatzea proposatuko dau. 

Bokazino Pastoraltzarako Zerbitzuak antolatuta, Madrilen, 2025.eko otsailaren 7tik 9ra ospatuko dan Bokazinoen Biltzar Nazionalaren barri be jasoko dabe.Ebanjelizatze, Katekesi eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordearen eskutik prestatzen diharduen 2025eko Jubileuaren ingurukoak be ezagutuko dabez.

Landuko dan beste hainbat gai

Aitatutako horreez gain, EGBeko organoen 2025eko batzar-egunak onartuko dabez. Eta Gotzain Batzordeetako presidenteek euren jarduera eta egitasmoak azalduko dabez. 

Reunión de la anterior Comisión Permanente en enero de 2024