Zapatuz, goizeko 10:30etan emongo jako hasiera jarduerari Barakaldoko Teresa Donea parrokian, bertaratutakoei harrera eginez. Ondoren, San Bizente parrokiako lokaletan dagoan eta laster 15 urte beteko dituan gizarte jantokira joango dira. San Bizente Martiria eleizan egingo dan otoitzaldiagaz emongo deutse amaiera jardunaldiari.
Datozan hilabeteetan, lurraldeko hainbat lekutan agertuko da Jubileuaren gizarte alderdia, gura dauana “erromes joan daiten eta konpromiso eta itxaropenezko keinua egin daian”. Eleizbarrutiak lagungarriak argitaratu ditu Jubileuaren gizarte alderdia bikaritzaz bikaritza aurkezteko: hemen.
Zapatuz Barakaldon burutuko dan jardueraren ostean, hurrengoak honako egun eta lekuetan izango daira:
Apirilak 5, IV. bikaritza: Durangoko Caritasen Etxepel egitaraua (bizilekurik ez daukien pertsonak)
Maiatzak 31, VI. bikaritza: Argia fundazinoa Getxon.
Ekainak 14, V. bikaritza: Gernikako Kaltzada fundazino-egoitza.
Urriak 18, II bikaritza: Gordexolako Gizakia Fundazinoa.
Azaroak 15, III-VII bikaritzak: Pobreen Munduko Eguna, Bilbon.
2025-2026 kurtsoaren hasiera
Elorrioko basilikan egingo da kurtso hasierako topaketa nagusia, ‘Goazen 2025’ ekitaldia, irailaren 27an, Jubileu kutsu nabarmenagaz.