26-09-2024 Jueves, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 BOSen kontzertu solidarioa Caritas Bizkaia erakundearen alde
05.09.2024

BOSen kontzertu solidarioa Caritas Bizkaia erakundearen alde

Irailaren 6an, Bilboko Orkestra Sinfonikoak Caritas Bizkaia erakundearen alde eskainiko dau kurtsoko lehenengo kontzertua. Ekitaldia Karmeneko Ama parrokian izango da, 20:00etan. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte eta batu daiten dirua eleiz erakundeari emongo jako.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak kontzertu solidarioagaz emongo deutso hasiera kurtsoari. Orkestrak Mozart eta Dvraken piezak eskainiko ditu, Jorge Yagüe zuzendari dala eta Itsasne Alzola Garamendi biolin-jole zornotzarraren partaidetzagaz. 

Egitaraua

Wolfgang Amadeus Mozart
Cosí fan tutte, Obertura K. 588

Wolfgang Amadeus Mozart
Adagio biolin eta orkestrarako Mi Maiorrean KV. 261

Antonin Dvorák
7. Legenda La Maiorrean Op 59

Antonin Dvorák
Erromantza biolin eta orkestrarako Fa Minorrean Op. 11

Wolfgang Amadeus Mozart
41. Sinfonia Do Maiorrean K. 551 «Jupiter»