09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Buru erlijiosoek Kreazinoaren Aroan parte hartzeko deia egin dabe
31.08.2024

Buru erlijiosoek Kreazinoaren Aroan parte hartzeko deia egin dabe

Bihar, irailak 1, hasiko da Kreazinoaren Aroa 2024, Kreazinoaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz Egunagaz, eta urriaren 4an, Asisko San Frantzisko ekologiaren zaindariaren egunez amaituko da. Aukeratu dan goiburuak, Itxaropena emon eta kreazinoagaz batera jardun, San Paulok Erromako kristauei idatzitako gutuna (Erm 8, 19-25) aitatzen dau. Bertan, kristau itxaropena argitu eta bere esanahi sakonaren barri emoten da. Frantzisko aita santuak mezua idatzi dau egun honetarako eta Gotzainen Batzarreko gotzainek bat egin dabe ekitaldi horregaz Karidade eta Gizarte Ekintzarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak idatzi dauan mezuaren bidez.

Askotariko sinismenek parte hartuko dabe Kreazinoaren Aroan, otoitz egiteko eta planetaren garrasiari erantzuteko urtero egiten dan kristau ospakizunean. 

Bihar, irailak 1, Kreazinoaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz Egunez, hasiera emongo jako “kreazinoagaz batera itxaroteko eta jarduteko” dei dan aldi berezi honi. 

Mundu osoko buru erlijiosoek parte hartuko dabe hasierako ekitaldiko otoitzaldian. Aurretik, antolatutako jardueretan parte hartzera eta barriak programatzera deituz, grabatu daben bideorako be.

Hurrengo ekitaldia

Irailaren 21ean egingo daben ekintzan, Erregai Fosilak Ez Ugaritzearen aldeko Htzarmenari FFNTP). babesa emoteko ekintza burutuko dabe. Ekimen honen bidez, erregai fosilak era mailakatuan deuseztatzea bideratzen lagundu gura da, aldi berean, trantsizino zuzena bermatuz langile, alkarte eta herrialdeentzat.

Egun hau dala-eta, askotariko lagungarriak prestatu dabez sentiberatasuna bizteko, kontu hau ezagutzera emoteko eta otoitzerako.

Frantzisko Aita Santuaren mezua: Hemen

Espainiako Gotzainen Batzarraren mezua: Hemen

Ospakizunerako gida ekumenikoa: Hemen

Bitartekoak (irudiak, logoak…): Hemen

Tiempo de la Creación 2024