20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gazteen Munduko Egunerako prestatzen
21.07.2023

Gazteen Munduko Egunerako prestatzen

Abuztuaren 1etik 6ra ospatuko da  Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldia. Frantzisko Aita Santuak deituta Lisboan ospatuko dan jarduera honen aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutakoak izango dira eta mundu osoko gazteak herrialdeko Eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. Uztailaren 26an, goizez atarako da lehenengo taldea, 62 lagunez osatuta, Bilbotik eta Viseura joango da talde hori. Eleizbarrutia da euren jomuga. Hango familiek hartuko dabez eta, arduradunen esanetan, "danok ez gara parrokia berean egongo; Sao Miguel do Mato, Queira-Casa Parroquial et Figueiredo da Donasen egongo gara".

 

 

On Joseba Segura gotzaina buru izango da uztailaren 29an Bilboko Eleizbarrutitik Portugalera joango dan taldean. Maite Morezuelas Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako gazteen saileko kideak azaldu dauanez, astean zehar hainbat bider egongo dira gotzainagaz.

Uztailaren 30ean, gauez atarako dira Eleizbarrutiko gainerako partaideak. “Guztira, 215 lagun inguru izango gara eta nahiz eta bidaia gugaz egin, Bizkaiko beste mobimentu, ikastetxe…, beste zenbait lagun”Arratsa”.

Cascáis-Estorilera joango dira, zehatz-mehatz San Pedro eta Sao Joaora. Ikastetxe eta polikiroldegietan hartuko dabe ostatu. “Goizez, Cascais-Estoril inguruan eskainiko diran jarduera eta katekesiakaz bat egingo dogu eta, arratsaldez, Lisboara joan eta hango egitarauan parte hartuko dogu”.

Uztailaren 31an, Espainiatik GMEan parte hartzera joan daitezan talde guztiak Estorilen alkartuko dira. 

Askotariko leku eta taldeetako jenteak parte hartuko dau esperientzia honetan, esate baterako, mobimentuetakoak: Eskaut, Hakuna, Effeta, JOC…, parrokietako taldeak: Basauri, La Peña, Mesedetako Ama, Orozkoko San Migel, Tabira, Lea-Artibai, Oiz-Anboto, Sestao, Garbealde, Sopelana, Getxo-Algorta, Karmeneko Ama, Sortze Garbia ikastetxekoak, txinatar alkartekoak eta Eleizbarrutiko Seminariokoak. Taldean, Eleizbarrutiko hainbat abade joango da.