Caritasen oraingo kanpainak zaintzan jarten dau arreta eta hori lantzea ezinbestekoa dala dino. “Zaindu, eskutik heldu. Cultiva cuidados”.
Zer egin neike? Zelan zaindu ingurukoak? Zer egin eurentzat “argi izateko”?
Bizkaiko Caritasetik hainbat proposamen egiten deuskue:
•BEGIRATU pertsona guztiei irribarre ulerkor eta samurraz, epaitu batik.
• ENTZUN pazientziaz, hartu eta onartzeko, distantziak ezerezteko.
• ZAINDU ZEURE BURUA, eta zeure onena emon.
• BANATU poza, laguntasuna, eskuzabaltasunez.
• IDATZI Jainkoak gura dauan mundua eraikitzeko dozun irrika adierazoko dauan konpromisoa.
Liturgia lagungarriak: hemen
Bilboko Eleizbarrutiak Abendualdi eta Gabonetarako prestatu dituan lagungarriak: hemen