29-06-2024 Pedro y Pablo, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Caritas Bizkaia erakundeak Zallan ospatuko dau Maitasunaren Eguna
31.05.2024

Caritas Bizkaia erakundeak Zallan ospatuko dau Maitasunaren Eguna

Caritas Bizkaiak egun berezia ospatuko dau bihar. Maitasunaren eguna jaia, aintzatespena eta fedea alkarbanatzeko jardunaldia izaten da. Bihar Zallan ospatuko da eguna gotzaina be bertan dala.

Zallan (II. bikaritza) ospatuko da aurton Maitasunaren Eguna. Gorpuzti Egunaren haritik egiten dan ekitaldia aukerako eguna da Caritas Bizkaia erakundeko boluntarioen lana ospatzeko eta eskertzeko.

Goizeko 10:00etan emongo jako hasiera egunari bikaritzako azokagaz. Ordu batean, Eukaristia ospatuko da On Joseba Segura gotzaina buru dala, San Migel Goiaingerua eleizan eta herri bazkaria ordu bietan izango da.

Deialdia

`Hator! Estás en casa´ goiburuaz baliatuz egin deutse deialdia Caritas Bizkaia erakundeak berari lotutako pertsona guztiei. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aste honetan egin dan 2023ko oroitza-txostenaren aurkezpenean adierazo ebanez, “Enkarterrin batuko gara gehien sufritzen daben eta gizartearen gehiengoarentzat ikusezin diran pertsonen aldeko konpromisoa barritzeko”.

Beste batzuetan lez, egun horretan alkartasuna nabarmenduko da. Unzuetak gene solidarioa “autorpena merezi dauan pertsona askoren alde” agertzeko eskatu eban.

Elena Unzueta, directora de Caritas Bizkaia