25. urteurrenean, arduradunek azaldu dabenez, “era batera edo bestera, Caritas Tabiragaz batera jardun dabenen lana autortu eta baloratu egin gura da. Euren ekimenari esker, gizarte hobea, hau da, zuzenagoa, duinagoa eta giza eskubideak eta guztion ongizatea lehenesten dauana, lortzeko zutabeak jarten dihardugu”.
Hogeta bost urtez, Caritas Tabira unean uneko egoerari moldatzen saiatu da, “desbardintasuna eta pobretasuna gehien jasaten daben pertsonei lagunduz. Aurrera begira be, bide beretik jarduteko asmoa dogu”.
Hogeta bosgarren urteurrenean, esker ona adierazo gura deutsie erakundeei, enpresei, ongintzazko erakundeei eta alkarteei, “urteotan eskaini izan deuskuen laguntzagaitik”.