Atzo -domeka- ospatzekotan zan Ars Canticum Ensemble eta Schola Cantorum taldeen kontzertua eta eguneko ekitaldi guztiak bertan behera geratu ziran, 16 urteko gazte bat sute baten hil dala-eta dolua erakusteko.
Itxaropena, Santa Teresa eta San Jose eleizetan
Gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan ospatuko da kontzertua Itxaropena eleizan, Barakaldoko ‘Zigor’ eta Portugaleteko ‘Pleamar’ abesbatzen emonaldiagaz.
Uztailaren 19an, eguaztenez, Barakaldoko orfeoiak jardungo dau Santa Teresa eleizan, 19:30etan eta biharamunean -eguena-, ‘Lagun Beti’ abesbatzak eta ‘Itxartu’ koralak eskainiko dabe kontzertua 20:15etan, San Jose eleizan.