05-05-2024 Domingo, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kontzertuak Barakaldoko eleizetan Karmeneko Amaren omenez
17.07.2023

Kontzertuak Barakaldoko eleizetan Karmeneko Amaren omenez

Bizkaiko hainbat herritan ospatzen dihardue jaiak euren zaindaria dan Karmeneko Amaren eguna dala-eta. Atzo izan zan egun nagusia eta askotariko ekitaldiak izan ziran Santurtzi, Plentzia eta Barakaldon. Hemen, datozan egunetan be izango dira jarduerak, besteak beste kontzertuak. 

Atzo -domeka- ospatzekotan zan Ars Canticum Ensemble eta Schola Cantorum taldeen kontzertua eta eguneko ekitaldi guztiak bertan behera geratu ziran, 16 urteko gazte bat sute baten hil dala-eta dolua erakusteko.

Itxaropena, Santa Teresa eta San Jose eleizetan

Gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan ospatuko da kontzertua Itxaropena eleizan, Barakaldoko ‘Zigor’ eta Portugaleteko ‘Pleamar’ abesbatzen emonaldiagaz.

Uztailaren 19an, eguaztenez, Barakaldoko orfeoiak jardungo dau Santa Teresa eleizan, 19:30etan eta biharamunean -eguena-, ‘Lagun Beti’ abesbatzak eta ‘Itxartu’ koralak eskainiko dabe kontzertua 20:15etan, San Jose eleizan.

La Schola durante una de sus actuaciones.