20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Lau abade filipinarrek Eleizbarrutian lagunduko dabe uda honetan
07.07.2023

Lau abade filipinarrek Eleizbarrutian lagunduko dabe uda honetan

Uztailean eta abuztuan, lau abade filipinarrek Eleizbarrutiko pastoralgintzan lagunduko dabe. Holan, Eleizbarrutiko abadeek oporrak hartzeko aukera izango dabe eta zerbitzuak eskaini egingo dira. Atzo, laurak alkartu ziran Bilbon: Emmanuel eta Ryanek II. bikaritzan jardungo dabe, Nicok IV. bikaritzan eta Fryanek VI. bikaritzan.

Joan dan kurtsoan, lau abadeok Nafarroako Unibertsitatean egin dabez ikasketak. Miguel Vera II. bikaritzako lurralde bikarioaren bitartez izan dira lehenengo hartu-emonak eta laguntzeko proposamena egin jake. Bilbora etorri aurretik be izan dau hartu-emona Verak abade filipinarrakaz. 

Miguel Verak adierazo dauanez, “ilusinoz beteta datoz, alkarteei arreta emoteko gogoz”. Gure artean emon dabezan lehenengo egunetan, gauza bi behintzat deigarri egin jakez: “hemen asko abesten dala eta dana janez, edanez eta dantza eginez ospatzen dala”.

Ondo etorria danori!

Filipinetatik Bilboko Eleizbarrutira / Bilboko Eleizbarrutitik Filipinetara

Hain zuzen be, joan dan martitzenez, Berriotxoako San Balendin egunez, uztailaren amaieran Filipinetara joango dan Jaione Lopezen misino-bialketa ospatu zan Elorrion.

Emmanuel, Nico, Fryan y Ryan, son los cuatro curas filipinos que colaborarán en la Diócesis durante los meses de julio y agosto.