Argia Fundazioak garrantzia emon gura deutso gaurko egunari, eta “danontzat garrantzitsu” dala aldarrikatu, buruko osasunak zerikusia daualako “gizartean eta norbere buruagaz gustura egoteagaz”.
Gaur, Fundazinoak, `Somos salud mental´ goiburuagaz, atara dauan bideoan, laguntzaren hainbat hartzailek bere lekukotasuna emoten dau, “borrokatzeko gogoaz” dagozala erakusteaz batera.
Etsita edo adore barik dagozanei zuzentzen deutsen mezua: “zulotik atara gaitekez”.
Argia Fundazioa
Irabazi asmo bako erakunde hau 1988an sortu eben Algortako aita hirukoiztarrek. Laguntza emoten deutse buruko gaixotasun larriak dabezanei eta euren senide eta lagunei.