17-05-2024 Viernes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 Buruko gaixotasunak dabezan pertsonei buruzko etiketak deuseztatu
10.10.2023

Buruko gaixotasunak dabezan pertsonei buruzko etiketak deuseztatu

Gaur, urriak 10, Buruko Osasunaren Eguna ospatzen da. Eta Argia fundazinoak mezua zuzendu deutso gizarteari, gai hau agertzera emoteko eta buruko osasunik ezari lotuta egoten diran estigmez ohartarazoteko. Hirukoiztarrek sustatutako alkartearen laguntza jasoten dauan hainbat pertsonak parte hartzen dau bideoan egunaren inguruko ikuspuntua emonez.

Argia Fundazioak garrantzia emon gura deutso gaurko egunari, eta “danontzat garrantzitsu” dala aldarrikatu, buruko osasunak zerikusia daualako “gizartean eta norbere buruagaz gustura egoteagaz”.

Gaur, Fundazinoak, `Somos salud mental´ goiburuagaz, atara dauan bideoan, laguntzaren hainbat hartzailek bere lekukotasuna emoten dau, “borrokatzeko gogoaz” dagozala erakusteaz batera. 

Etsita edo adore barik dagozanei zuzentzen deutsen mezua: “zulotik atara gaitekez”.

Argia Fundazioa

Irabazi asmo bako erakunde hau 1988an sortu eben Algortako aita hirukoiztarrek. Laguntza emoten deutse buruko gaixotasun larriak dabezanei eta euren senide eta lagunei.

Argia Fundazioa