20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna
04.10.2023

Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna

Gaur, urriak 4, Asisko San Frantzisko Eleizbarrutiko diakonoen zaindariaren egunez, On Joseba Segura gotzaina diakonoakaz alkartuko da eta buru izango da gaur eguerdiko 12:30etan Begoñako Gogarte Etxean ospatuko dan Eukaristian.Datorren domekaz, urriak 8, Diakonotzaren Eguna ospatuko da parrokietan. Eleizbarrutian, 9 diakono eta 5 hautagai dagoz.

Gotzainak egun honetarako idatzi dauan mezuan azaldu dauanez, diakonotzarako bokazinoa, “bokazino guztiek lez, diakono bokazinoak Ebanjelioaren deiari erantzun gura deutso: bizitza kristau senez bizi. Deitu izanaren esperientzia bizitzeak harridura eta poz handia eragiten ditu eta, dei horri bihotz-zabaltasunez deitzen jakonean, Jaunak irakatsi eta eskatu euskun lez zerbitzatzeko indar bihurtzen da”

              Seguraren esanetan, “deiak, beti dau zalantza-puntua, norbere burua Jainkoak begiratzen deutsan lez ikustea, harritzea, arriskua hartzea eta barritasuna da-eta”. Aurrerago zera dino: “Ez dago misino bako bokazinorik; ezinezkoa da nork bere burua osorik eratzea jasotako bizi barriaren altxorra munduari eskaini barik. Liturgia, berba eta maitasunaren ministerioaren bitartez, diakonoa, maisu, santutzaile eta gidari da. Diakonotza ez da zenbait alkarte egitekoren betetea, Eleizaren sakramentu-senaren benetako adierazpena baino”.