Barriak

Etiquetado como: Diakonotza

12.01.2026

Eleizbarrutiko abade eta diakonoek gogo-jardunak egingo dabez aste honetan

Urteko bigarren astean, eleizbarrutiko ministerio ordenatuak gogo-jardunak egiten ditu  txanda bitan (euskeraz eta gaztelaniaz), Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Larreako gogarte etxean izango dira datorren barikura arte -urtarrilak 16-. Peio Azpitarte jesuitak gidatuko ditu euskerazko taldeko gogo-jardunak eta Manuel Garcia jesuitak gaztelaniazko taldekoak. …

09.05.2025

Manuel Heredia diakono ordenatuko dabe domekan

Datorren domekaz, maiatzak 11, Manuel de Jesus Heredia Noriega Misinoetarako eleizbarrutiko ordezkaria diakono ordenatuko da Bilboko San Luis Beltran eleizan. Arratsaldeko zazpietan hasiko da On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna. 

07.10.2024

Graduazino-ekitaldia BAMen eta Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna

Eleizbarrutiko diakonek euren  urteroko jardunaldia ospatu eben atzo. Joan dan barikuan izan eben atariko batzarra; Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala Begoñako Gogarte Etxean eta, ostean alkarregaz bazkaldu eben. Gainera, barikuz, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) XII. promozinoko ikasleen graduazino-ekitaldia …

04.10.2024

Diakonotzaren eguna

Beste urte batez, Asisko San Frantziskoren egunetik, hau da urriaren 4tik gertuen dagoan domekan, Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna ospatuko da. Aurton, beraz, etzi, urriak 6, domeka, ospatuko da egun hori.

04.10.2023

Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna

Gaur, urriak 4, Asisko San Frantzisko Eleizbarrutiko diakonoen zaindariaren egunez, On Joseba Segura gotzaina diakonoakaz alkartuko da eta buru izango da gaur eguerdiko 12:30etan Begoñako Gogarte Etxean ospatuko dan Eukaristian.Datorren domekaz, urriak 8, Diakonotzaren Eguna ospatuko da parrokietan. Eleizbarrutian, 9 diakono eta 5 hautagai dagoz.

28.06.2023

Diakonotzarako Batzordearen lehenengo batzarra

Diakonotzarako Eleizbarrutiko Batzorde barriak gaur goizean ospatu dau bere batzar eratzailea Begoñako Gogarte Etxean. Diakonotzararen Direktorioan jasoten dan lez, Nestor Aras abadeak zuzenduko dauan batzordean pastoral bizitzako askotariko eremuan egongo dira ordezkatuta: Javi Garcia (abadeak), Juan Mujika (diakonoak) eta Estrella Moreno (laikoak). 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2594 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

05.07.2026

Asteko albisteak

Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.

04.07.2026

Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean

Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.

03.07.2026

Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa

Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun. 

01.07.2026

Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik

Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.

30.06.2026

Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria

 Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean,  100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan. 

29.06.2026

Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian

Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".

29.06.2026

San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna

Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.

27.06.2026

Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n

Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- (gehienak 17 eta 35 urte bitartekoak). Taizeko komunidadeak eguneroko erritmoa proposatzen dau, alkarragaz otoitz egin, gogoeta biblikoak suspertuz eta lan praktikoak eginez. Herrialde ezbardinetako gazteakaz alkartuko …

26.06.2026

Katalogoak XVIII. gizaldiko maisulana agerian jarri dau Arratian

Mexikar artearen maisu bikain eta Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren margolari nagusiak 1754an egindako Guadalupeko Andra Maria orain arte ezezagun lez egon da Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan. Lanei esker, Arratiako 9 herrietako10 parrokia eta 68 ermita  katalogatu dira.

Emaitzak orrialdeka