08-05-2024 Miércoles, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Diakonotzarako Batzordearen lehenengo batzarra
28.06.2023

Diakonotzarako Batzordearen lehenengo batzarra

Diakonotzarako Eleizbarrutiko Batzorde barriak gaur goizean ospatu dau bere batzar eratzailea Begoñako Gogarte Etxean. Diakonotzararen Direktorioan jasoten dan lez, Nestor Aras abadeak zuzenduko dauan batzordean pastoral bizitzako askotariko eremuan egongo dira ordezkatuta: Javi Garcia (abadeak), Juan Mujika (diakonoak) eta Estrella Moreno (laikoak). 

Nestor Arasek azaldu dauanez, “diakonoen heziketa eta sustapena” da batzorde honen helburuetako bat eta, horregaz batera, “bokazino honen bereizketan lagun egitea”.

Diakonotzarako batzordea

Gaur egun, Eleizbarrutian 8 diakono dagoz, 6 hautagai eta sarrera aldian dago pertsona bat.

Datorren urriaren 8an ospatuko da Eleizbarrutian Diakonotzaren Eguna, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. 

Juan Mujika, Javi García, Néstor Aras y Estrella Moreno.