03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Garbealde PBan “Eraztunen Jauna” kanpamentua egingo dabe
29.06.2023

Garbealde PBan “Eraztunen Jauna” kanpamentua egingo dabe

Datorren domekan hasiko da Garbealde Pastoral Barrutiak (PB) antolatutako "Eraztunen Jauna" kanpamentua. Kanpamentu honegaz bat egingo dabe, gainera, Mena Bailarako parrokietako gazteek, uztailaren 2tik 9ra Liebanako Bidea "euren erara" egiteko. Hamar eta hamabost urte bitarteko (LHko 4. maila-DBHko 2. maila) neska-mutikoentzat da eta "Liebanako bidea, Barri Onaren lekuko"  goiburuaren haritik igaroko dabez egun horreek.

Fran Pinilla Garbealde PBko abadeak azaldu dauanez, El ‘Eraztunen Jauna – Tolkien’ eta Liebanako Jubileu Urtearen haritik hainbat gai landu gura dabe neska-mutikoakaz, gure munduan Barri Onaren lekuko izatearen eta “Eraztunaren alkarte” edo “Jesusen ikasleen alkarte” lez bizitzeak dauan garrantziaz jabetu daitezan. Pinillaren esanetan, “jarraipena emongo deutsagu kurtso honetan eta jaunartze osteko taldeetan landutako (konbibentziak, jarduerak…) ildo nagusiari:  #LekuanLekuko #1000kolore ´Daréis testimonio porque estáis conmigo (Jn 15, 27)´”.

Liebanako Bidea (Kantabria) egingo dabe San Vicente de la Barqueratik Liebanako Santo Toribio monasterioraino, astebete (uztailak 2-9) igaroz alkarregaz, “goizez etapa erdi burutuz eta arratsaldez askotariko jarduerak eginez eta beste hainbat parrokiatako neska-mutikoak ezagutuz”.

GME

Aurton, gainera, PBko sendotzako gazteak (DBHko 3. mailatik gorakoak) Lisboako Gazteen Munduko Egunera (GME) joango dira. Urtarriletik prestatzen dihardue, Eleizbarrutitik joango dan taldeagaz eta dagoeneko izena emon daben mundu osoko 400.000 gaztegaz (15 eta 35 urte bitartekoak) batera.