03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Parrokietako gazteak kanpamentuetan
28.06.2023

Parrokietako gazteak kanpamentuetan

Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) 'Gaztenahiak' taldeko 10 eta 15 bitarteko neska-mutilak kanpamentuan dagoz Orobion (Durango), hilaren 23tik 29ra. Gainera, gaur -eguaztena- amaituko da IV. eta V. bikaritzetako adin bereko neska-mutilek Bakion egin daben kanpamentua. 

Errekarteko ‘Gaztenahiak’

Gaztenahiak Errekarte PB

‘Gaztenahiak’ kanpamentuaren aurtengo gaia, “Encanto” pelikula da. Joan dan domekaz, ekainak 25, familien eguna ospatu eben. Hitzaren ospakizunean batu ziran eta beste hainbat jarduera egin: herri bazkaria, azoka, bingoa, ur-gerra eta begirale ohien batzarra. COVID-19 pandetiatik egun hau ospatu barik egozan eta, azaldu dabenez, “berezia izan da familientzat zein neskato eta mutikoentzat”.

Kanpamentuan garatutako jarduera asko pelikulari lotuta dago: “besteen gauza onak ikusi, nork bere xarma aurkitu, gauza txikiak baloratu…”. Tabirako igerilekuetara be joan dira txangoan. Gauez, honako jarduerak izan dabez: Gymkana, Gazte Talent (talentu magikoen gaua), estresaren aurkako gau-ekitaldia, erlaxatzeko gau-ekitaldia… Gaur, azken jaia ospatuko dabe, bihar amaituko da-eta kanpamentua. Euren esanetan, “primeran gagoz, zoragarri. Pilak kargatu doguz indartsu datorren kurtsoari ekiteko”.

Gaztenahiak Errekarte PB

IV-V bikaritzakoen kanpamentua

Atzo, Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioaren bisita jaso eben. Eurakaz igaro eban egunaren zati bat eta Eukaristian buru izan zan. 

Campamento del las vicarías IV y V