22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 DOMUND egunari lotutako ibilaldi solidarioa Torre Urizar PBan
15.10.2024

DOMUND egunari lotutako ibilaldi solidarioa Torre Urizar PBan

Datorren domekaz, urriak 20, Eleizak DOMUND eguneko kanpaina ospatuko dau, Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak egun horretarako idatzi dauan gutunean dinoanez, "azken baten, egun honetan dei egiten jaku kristau guztiok Eleizaren misino ebanjelizatzailearen arduradun sentitu gaitezan". DOMUND egunaren aurretik, hainbat jarduera ospatuko da. Gainera, gazte batzuek udan bizi izandako misino-esperientziaren ingurukoak batera jarriko dabez ikastetxe eta taldeetan. Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.  

2019an “lasterka egin DOMUNDaren alde” dalakoaren lehenengo ekitaldia ospatu zanetik, hainbat ikastetxe eta Pastoral Barrutik misino-ibilaldiak ospatzen ditu urtero kanpainan. Ikastetxeetan, kanpainarako goiburua landu ondoren, lasterketa egiten dabe ikastegian bertan, ikasle eta irakasleen partaidetzagaz. 

Torre Urizar

Torre Urizar PBak datorren domekaz, urriak 20, ospatuko dau ibilaldiaren laugarren ekitaldia. PBa osotzen daben parrokiak eta ikastetxea lotuko dabez, bakotxean geldialdia eta jarduera -abestia, otoitza, mezua…- eginez. Katekesikoek, eskaut taldekoek, Misinoetarako taldekoek…, esku-hartzen dihardue prestaketan eta aurton urriaren 18an, barikuz, egingo dan afari solidarioa berreskuratu dabe.

Torre Urizar Pastoral Barrutiko (PB) umeen katekesirako taldeak dei egin dau Domund eguneko ekitaldietan gogotsu parte hartzeko, besteak beste, euro biren truke dortsala eskuratu eta ibilaldian parte hartuz. Hiru kilometroko ibilbidea egingo dabe, PBko parrokiak lotuz: Miribillako Santa Josefa eta ‘Quinta parrokia’ deitutakoan hasiko da 11:00etan eta San Adrian parrokian amaitu 12:45 inguruan eta hemen famiila Eukaristia ospatuko da 13:00ean. 

Bidean, ‘Amor Misericordioso’ ikastetxea zeharkatu eta geldialdia egingo dabe auzoko parrokietan. Ibilaldian parte hartu gura dauanak aste honetan emon leike izena eta dortsala hartu sakristian, parrokiako bulegoan eta katekesian. Dortsal bakarrak euro bi balio ditu eta 3 dortsal hartu ezkero (familia), 5 euro ordainduko dira. Aurtengo ibilaldia leku bitatik abiatuko da 11:00etan, hain zuzen be Quinta parroquia deitutakotik eta Miribillako Santa Maria Josefa parrokiatik. ‘Amor Misericordioso’ ikastetxean zeinua egingo dabe eta San Luis Beltran parrokiatik igaro ostean, San Adrian parrokiaraino joango dira. 

Nahikoa da urteerara joatea ibilaldian parte hartzeko, dortsalak izango dabez-eta banatzeko.

Oiz-Anboto PBan be egin dabez ibilaldi txikiak katekesiko umeakaz. 

DOMUND 2024

Frantzisko aita santuak ezkon-otorduaren parabolan oinarritutako goiburua aukeratu dau Misinoen Munduko Egunerako (DOMUND): “Zoaze eta gonbidatu guztiak otordura” (Mt 22, 14). 

Misinoetarako Ordezkaritzan askotariko lagungarriak dagoz eskuragarri gura dabenentzat: kartelak, triptikoak, otoitzak…: hemen. Lagungarri gehiago, OMPren web orrialdean, www.omp.es  eta misinoen orrialdean, www.misioak.org 

Naiara Lazaro, con un grupo de 1º y 2º de ESO, del Patronato Santa Eulalia, de Santurtzi, en la sesión de ayer en la que les habló de su experiencia misionera de este verano en Togo.