Millennial deitutakoak -berbaldiaren aurkezpenean azaldu dabenez-, 80ko eta 90eko hamarkaden artean jaiotako belaunaldia dira. Gaur egun, 40 urte inguru daukiez; prestaketa handia daben gazte-helduak, hiper-konektatuta dagozanak, lanean ezegonkortasun handia jasaten dabenak, despolitizatuak baina sozialak, bardinzaleak genero-harremanetan eta erantzunkideagoak, baina etxebizitza eta familiaren arloan egonkortzeko zailtasunak dabezanak.
Haur eta gazte katekesiaren inguruko aita eta amak dira, senar-emazte barriak… “Ezin geinke esan belaunaldi horrek gugaz ez dauala zerikusirik”.