04-02-2025 Martes, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 “Ebanjelioaren lekuko ausart izateko ipiniko dogu kordela”
03.02.2025

“Ebanjelioaren lekuko ausart izateko ipiniko dogu kordela”

Eguraldia lagun izan da San Blas eguneko ospakizunetan, Abadiñon eta Bilbon. Abadiñon, nekazaritza- eta abeltzaintza-azokak makina bat lagun erakarri dau postuetara zein goizean ospatu diran hiru Eukaristietara. Alex Alonso lurralde bikarioak kordelaren bedeinkazinoak Eleizarentzat dauan adiera azaldu dau meza nagusiko homilian: "hainbeste sinistedunen urratsen atzetik joanez, Ebanjelioaren lekuko ausart izateko ipinten dogu kordela".

San Blas egunez lagun asko batu da Abadiñon herri eta eleiz egitarauan parte hartzeko. Nekazaritza- eta abeltzaintza-azokan batu dira baseritarrak. Han izan dira gazteak be, asko saltzaile lanetan, ikasketa-bidaiarako diru apur bat atara guran. Bedarra mozteko roboten ezaugarriak azaltzen be ibili da bat edo beste. Talogileak atseden hartu barik ibili dira eta erosleak pazientziaz beteta, ilaran bat lortu guran. Baserriko gauzak eta abelburuak izan dira salgai.

Eleiztarrak eleizara hurreratu dira kordelak, ogiak edo kandelan bedeinkatzera. Mari Carmen edo Felisa, esate baterako, Arratzuko nagusien alkarteak jarritako autobusean heldu dira.

Irantzu Iturriagaetxebarria Abadiñoko parrokiako erreferenteak azaldu dauanez, meza amaituta , danetik bedeinkatzen da, bai gauzak eta bai pertsonak be, eta horretarako san Blasen erlikia-ontziaz baliatzen dira. 

Alex Alonso lurralde bikario izan da buru meza nagusian.  Kordelen bedeinkapenaren zentzuna azaldu dau, “sineskeria edo ohituratik harag2 dagoala esanez. 

San Blas eguna Bilbon

Ordu erditik ordu erdira bedeinkatzen dihardue Bilboko San Nikolas eleizan. Iluntzeko zortzietan izango da azken bedeinkapena eta, ondoren, Eukaristia ospatuko da.

Puesto de venta en la Feria de Abadiño