EBI sarean batzen diran Eleizbarrutiko ikastetxeek parte hartuko dabe Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak sustatzen dauan Jazotakoa jaso lehiaketan. Aurreko ekitaldietan lez, gai bat proposatu da bideoklipetan sakontzeko eta lantzeko.
Bizkaiko Eleizak etenbarik dihardu bake eta adiskidetzearen arloan lan egiten eta hain zuzen be gai horretan oinarrituta sortu beharko dabez lehiaketarako ikus-entzunezko lanak.
Sari-banaketa, Bake Topaketaren bezperan
Aurkeztu daitezan bideoklipak ebaluatuko dituan epaimahaian, Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko batzordeko arduraduna izango da eta, beragaz batera, Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendaria eta Jone Aranberria Bizkaia Irratikoa.
Sari-banaketa, ikastetxe irabazlean egingo da otsailaren 21ean, hain zuzen be, Gernikan ospatuko dan Bake Topaketaren bezperan. Beraz, gai berari buruzko ekitaldi bi izango dira alkarren segidan, nahiz eta azken Deusto Barómetro dalakoaren arabera, gai hau herritarren kezka nagusien arean ez agertu, baina bai Bizkaiko Eleizaren arduren artean.