28-12-2024 Santos Inocentes, mártires
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Egunotan, alkartzeak, bisitak, musika, jaiotzak…
27.12.2024

Egunotan, alkartzeak, bisitak, musika, jaiotzak…

Egunotan, beste erritmo batera bizi gara, aspaldi ikusi bako lagunakaz alkartzen gara, baita senideakaz be, ospakizunak izaten dira parrokia eta taldeetan eta Gabon-aldiko hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izaten dogu, besteak beste, kontzertuetan eta jaiotzen erakusketetan. Hona hemen batzuen aitamena:

Jaiotzen erakusketak:

“Munduko jaiotzak”, Eleiz Museoan

 Urtarrilaren 5era arte izango da ikusgai Bilboko Eleiz Museoan, “Munduko jaiotzak” jaiotza txiki-txikien erakusketa. Sarrera doan.

Ordutegia:

Domeka eta astelehenez: 11:00etatik 14:00etara

Martitzenetik barikura: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara

Abenduaren 6an eta zapatuz: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara

Sarrera doan.

Gehiago jakiteko: hemen.

Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkartea

Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak jaiotzen kanpainaren 66. ekitaldia ospatzen dihardu aurton. Pausoen Museoan jarri dabe erakusketa eta hamalau jaiotza ikusi daitekez bertan, tartean, Bilboko Athletic taldeari omenaldia egiten deutsen bi.

Erakusketen egitaraua:

Jaiotzazaleen alkartea

“Bizkaiko hotsak” organo-jaialdia

Asteburuan amaituko da “Bizkaiko hotsak” Diego de Amezua organo-jaialdiaren XIX. ekitaldia, azken hilabeteotan hainbat herritan beste hainbat kontzertu ospatu ondoren:

Gaur arratsaldez, Raul del Torok (organoa) eta Javier Lekunberrik (oboea), Gabonetako kontzertua eskainiko dabe Abadiñoko San Trokaz eleizan, 19:00etan.

Etzi -abenduak 29, domeka-, Matias Sagrerasek (organoa) emongo deutso amaiera aurtengo ekitaldiari, Zeanuriko Andra Mari eleizan 19:00etan izango dan emonaldian.

Una de las instalaciones de los "Belenes del Mundo" del Mundo, en el Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Gabonak, Jaiotzak, Musika