20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Domekaz, “Pro Orantibus” klausurako ordenen eguna
02.06.2023

Domekaz, “Pro Orantibus” klausurako ordenen eguna

Ekainaren 4an, Hirutasun Guztiz Santuaren egunez, Eleizak Pro Orantibus eguna ospatzen dau, klausurako ordenetako fraile eta monjak gogora ekarriz. Eleizbarrutian, gaur egun, ehun inguru dira klausurako 11 monasteriotan bizi diran monja eta fraileak.

Ernesto Diaz klausurako monasterioetarako idazkaritzako Eleizbarrutiko arduradunak “Itxaropena sortu” aurtengo goiburuaren inguruan azaldu dauanez, klausurako monasterioak “itxaropen-sortzaile” dira. Bere esanetan, klausurako fraile eta monjak “Bizitza profetiko dira, profetak Israelen izan ziran lez, euren buruari bizitzaren, sufrimentuaren, itxaropenaren zentzunaz galdera egiten deutsenentzat, gure alkarteetan, gure herrian, gure Eleizbarrutian eta gure munduan agertuz eta azalduz”.

Bilbaoren ustez, “monasterioetan klausurako fraile edo monja izatea, gizadiagaz, zugaz eta nigaz, bizitzako une guztietan, santuen batasuna dala medio, bat eginda egotea da”.

Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko. Hemen